Politika -

A9 epaiketa

Puigdemont: 'Gaur katalan asko epaituta sentitzen gara'

Generalitateko Jauregian emandako hitzaldi labur batean egin ditu adierazpenok Puigdemontek.

Carles Puigdemont. Forta
Carles Puigdemont. Forta
Puigdemont: 'Gaur, gutako asko, epaituak sentitzen gara'

2:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak goizean adierazi duenez, gaur A9ko galdeketaren aurka hasiko den epaiketari katalan askok egin beharko diote aurre, Artur Mas presidente ohiak, Joana Ortega presidenteorde ohiak eta Irene Rigau kontseilari ohiak akusatu gisa egin beharko duten moduan: "Gaur katalan asko epaituta sentituko gara".

Generalitateko Jauregian emandako hitzaldi labur batean egin ditu adierazpenok Puigdemontek, Kataluniako Gobernuko kideekin akusatuei lagunduz epaitegira abiatu baino lehen. 09:00etan hasi da epaiketa. Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, milaka herritar bildu dira, zenbait erakunde soberanistak deituta, akusatuei babesa adierazteko.

Puigdemonten esanetan, Generalitateko presidente ohiak eta Kataluniako Gobernuko beste bi kide ohi horiek duintasuna defendatuko dute, baina "ez belauniko, zutik baizik". Horrez gain, politikaren bidetik konpondu beharko liratekeen gaiak "judizializatzea" egotzi dio Espainiako Gobernuari..

Bi minutu baino gutxiago iraun duen hitzaldian salatu duenaren arabera, Mas, Ortega eta Rigau "inoiz epaitegietan egon behar ez lukeen auzi batengatik epaituko dituzte". Era berean, Puigdemontek nabarmendu du A9ko galdeketak, Kataluniako erakundeen eta hiritarren arteko konpromisoa islatzeaz gain, "seinale demokratiko bat" bidali zuela.

Halaber, A9ko auziaren epaiketak "herriaren erantzuna" izango duela azpimarratu du, "herritarrak desberdinak eta anitzak izan arren, duintasuna defendatzen dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko azken orduko albistea