Politika -

Espetxe politika

Arantza Zuluetak beste preso batzuekin egon ahalko du 4 orduz egunean

Hiru urte baino gehiago daramatza isolamenduan: 20 ordu igarotzen ditu ziegan, patiora bakarrik ateratzen dute eta kartzelako funtzionarioekin soilik du harremana.

Arantza Zuluetaren egoera salatzeko Bilbon egindako mobilizazio bat. Argazkia: EiTB
Arantza Zuluetaren egoera salatzeko Bilbon egindako mobilizazio bat. Argazkia: EiTB
Arantza Zuluetaren egoera salatzeko Bilbon egindako mobilizazio bat. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta abokatuak aukera izango du egunean lau orduz beste preso batzuekin egoteko. 2014ko urtarrilean sartu zuten preso Puerto III (Kadiz) espetxean eta orduz geroztik bakartuta dago.

Alabaina, Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalaren Espetxe Zaintzarako Epaitegi Nagusiak onartu egin du Zuluetak jarritako salaketa bat eta egunero ziegatik kanpo egiten dituen lau ordu horietan beste preso batzuekin egoteko aukera emateko agindua eman du.

Maria de los Reyes epaileak bere ebazpenean dio Zulueta bakarrik dagoela 15. Moduloko galeria batean. "Azken urtean ez da beste emakumezko presorik izan han", erantsi du.

Epaileak azpimarratu du Zuluetak lehen graduan egon behar duela, eta ez isolamendu-egoeran, eta, ondorioz, ziegatik kanpo egin ditzakeen lau ordu horietan beste preso batzuekin egoteko aukera izan behar duela.

Gauzak horrela, egoera hori "berehala" konpontzeko eta dagozkion bizi-baldintzak errespetatzeko agindu du epaileak.

Arantza Zulueta 2014ko urtarrilean atxilotu zuten eta orduz gerotik isolamenduan izan dute: 20 ordu igarotzen ditu ziegan, patiora bakarrik ateratzen dute eta kartzelako funtzionarioekin soilik du harremana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Presoak Albisteak