Politika -

BAROMETROA

PSOEk puntu bat egin du gora, baina hirugarrena da Podemosen atzetik

Hauteskundeak orain egingo balira, PPk irabaziko lituzke botoen % 33 eskuratuta, Elkarrekin Podemosen eta PSOEren aurretik.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi ohia artxiboko argazki batean. EiTB
PPk irabaziko lituzke berriro hauteskundeak botoen % 33 eskuratuta

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk irabaziko lituzke berriro hauteskundeak botoen % 33 eskuratuta, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) argitaratutako azken barometroaren arabera. Aurreko barometroarekin alderatuta, PPk puntu eta erdi galdu du, Elkarrekin Podemosek hamarren bat egin du behera, baina bigarren indarra da (% 21,7); PSOEk 1,6 puntu egin du gora (% 18,6) eta Ciudadanosek laugarren postuari eutsi dio (% 12.4) lau hamarren galdu arren.

PSOEren abstentzioari esker Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatu eta Pedro Sanchezek sozialisten buruzagi izateari utzi zionetik boto estimazioari buruz argitaratutako lehendabiziko inkesta da gaurkoa.

Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) urtarrilaren 2tik 12ra bitartean egin zuen landa lana, Podemosen baitan Pablo Iglesias idazkari nagusiaren eta Iñigo Errejon alderdiko bigarrenaren arteko eztabaida pil-pilean zegoenean.

Gainerako alderdiei dagokienez, ERCk botoen % 3 eskuratuko luke, PDeCATek % 1,7, EAJk puntu erdi egingo luke gora (% 1,3tik 1,8ra), EH Bildu % 0,9ra igoko litzake eta Coalicion Canariak nabarmen egingo luke behera (% 0,5etik 0,2ra).

Ondoen baloratutako politikariak

Politikari bakar batek ere ez du bostaren langa gainditzerik lortu eta, oro har, horien balorazioak behera egin du.

Ondoen baloratutako politikaria Joan Baldovi Compromisek Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea da (4,22 puntu), Xavier Domenech En Comu Podemeko diputatuaren (4,13 puntu) eta Javier Fernandez PSOEko batzorde kudeatzaileko presidentearen (4,12 puntu) aurretik.

Mariano Rajoyk apur bat gora egin du (2,97tik 3,10era) eta Pablo Iglesiasi aurrea hartu dio (3,22 puntu izatetik 2,87 izatera igaro da).

Bestalde, euskal herritarren artean Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak lortu du puntuaziorik onena (4,08 puntu). Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak 3,50 puntu eskuratu ditu eta UPNko Iñigo Alli diputatua, berriz, ez da 3ra heltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea PSOE Alderdi Popularra Alderdi politikoak berriak EH Bildu Bizkaia Ciudadanosi buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos berriak