Politika -

PPren XVIII. Biltzar Nazionala

Rajoyk PPko buru izaten jarraituko du

Konpromisarioen % 95,65eko babesa lortu du. Horrez gain, Cospedal idazkari nagusi gisa jarraituko duela jakinarazi du.

Mariano Rajoy PPren biltzarrean egin duen mintzaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren biltzarrean egin duen mintzaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPren biltzarrean egin duen mintzaldian. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy bere karguan berrautatu dute bere alderdiko XVIII. Biltzar Nazionaleko konpromisarioen botoen % 95,65eko babesarekin.

2.530 aldeko boto jaso ditu bere hautagaitzak, balekoak izan diren 2.645 botoetatik. 115 boto zuriak izan dira eta 14 baliogabeak.

Rajoy izan da PPko presidente izateko aurkeztu den hautagai bakarra.

Cospedalek idazkari nagusi izaten jarraituko du

Bozketa egin aurretik, Rajoyk jakinarazi du Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroak errepikatu egingo duela PP alderdiko idazkari nagusi gisa (2008tik dago postu horretan). Horrez gain, Fernando Martinez Maillo alderdiko koordinatzaile nagusi izendatu du, baita Hauteskunde eta Antolakuntzako arduradun ere.

Horrez gain, Rajoyk bere horretan mantendu ditu egungo lau idazkariordeak Javier Arenas (Erkidegoak), Pablo Casado (Komunikazioa), Javier Maroto (Sektoreak) y Andrea Levy (Estudioak eta Programak).

Euskadiko PPk lau ordezkari izaten jarraituko du. Borka Semper Gipuzkoako popularren izendapen berria izan da nobedadeetako bat; PPren exekutiba nazionaleko komiteko  kide izendatu du Rajoyk Semper. Alfonso Alonsok zuzendaritzako kide izaten jarraituko du, Euskadiko Popularren presidente modura, eta Mari Mar Blancok bere gain hartuko du Justizia eta Askatasun Publikoen idazkaritza.   Iñaki Oyarzabalek ez du exekutibako kide izaten jarraituko.

Horrela adierazi du PPren XVIII. Biltzar Nazionalean, alderdiko presidente gisa errepikatzeko bere hautagaitza aurkezteko, eman duen hitzaldian.

MAILLO COSPEDAL EFE

Maria Dolores de Cospedal eta Fernando Martinez Maillo. Argazkia: EFE

Rajoyren hitzetan, ez da aldatu behar ondo dabilena

Biltzarrean zehar Cospedalengan egon da ikusmira jarrita, batez ere karguen pilatzearen gaineko auziari buruz zuzenketak aurkeztu ostean. Polemika gehien sortu duenetako bat San Clementeko (Cuenca) zinegotzi batek aurkeztutakoa izan da, zeina baztertu egin duten kontrako 328 boto eta aldeko 303 boto pilatu ostean. Bozketa hain izan da estua, ezen Gaztela Mantxako PPko bi buruk dimisioa eman duten, eta bozketan hauteskunde-iruzurra egon dela esatera iritsi dira.

Dena den, Rajoyk Cospedal bere karguan berretsi du, eta hala jakinarazi die biltzarrera bertaratu dien 3.128 konpromisarioei.

Ponentzia ekonomikoa

Alderdi Popularraren ekonomia eta lurralde administrazioari buruzko ponentzia ekonomikoari dagokionez, berretsi egin du Euskadiko eta Nafarroako foru berezitasunekiko errespetua.

Ponentziak, hain zuzen ere, atal berri batean Euskadiko popularrek aurkeztutako zuzenketa bat jasotzen du. Bertan adierazten denez, "erantzukidetasun eta elkartasun esparru horretan, berretsi egiten dugu Euskadiko eta Nafarroako foru berezitasunak, Konstituzioaren lehendabiziko xedapen gehigarrian defendatzen direnak, eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Itun Ekonomikoa.

Haurdunaldi subrogatuari buruzko eztabaida, atzeratuta

PPk haurdunaldi subrogatuari buruz duen barne eztabaida zuzenketa baten bidez itxi du behin-behinean. Zuzenketa horren arabera, alderdiak konpromisoa hartzen du gaiaren inguruan adituak direnengana jotzeko, alderdi guztiaren izenean jarrera politiko bat hartu baino lehen.

Auzi hori alderdi barruan eztabaida gehien eragiten duenetakoa da, eta Javier Maroto ponentziaren koordinatzaileak proposatutako zuzenketa baten bidez ebatzi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak