Politika -

FRANTZIA

Istilu gogorrak polizien eta gazteen artean, Paris kanpoaldean

Joan den astean Poliziak atxilotu eta ustez bortxatu zuen gazte afrikarraren kasua salatzeko deitutako elkarretaratzearen ondoren hasi dira enfrentamenduak.

Paris, bart. EFE.
Paris, bart. EFE.
Paris, bart. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liskarrak izan ziren larunbat gauean Paris kanpoaldean, zenbait gazte eta Frantziako Poliziaren artean. Hainbat auto eta edukiontzi erre zituzten Bobigny eremuan, joan den otsailaren 2an, atxiloketa baten ostean, poliziek egindako ustezko abusuen ostean.

Pariseko Polizia Prefeturak aditzera eman duenez, atxilotuari (Theo) babesa emateko 2.000 pertsona inguru bildu ziren Bobyhny eremuan. Ondoren, parte hartzaileek objektu batzuk jaurti zizkieten poliziei.

"Hainbat ibilgailu erre dituzte, baita hedabide baten furgoia ere. Poliziak esku hartu behar izan du, sutan zegoen kotxe batean harrapatutako ume bat askatzeko", esan zuen Prefeturak.

Polizia bat ikertzen ari dira Aulnay-sous-Bois auzoan gertatutakoagatik, nahiz eta Polizia Nazionalaren Ikuskapen Nagusiak "bortxaketarik" ez zela egon ohartarazi duen. Joan den otsailaren 7an ere liskarrak eragin zituen kasu horrek.

Horrez gain, lau pertsona atxilotu zituzten Marsellan, atxilotuari elkartasuna erakusteko martxa batean, Poliziak Reuters agentziari jakinarazi dionez.

Aulnay-sous-Bois eta Bobigny auzoetan etorkin asko bizi dira. 2005ean era liskar ugari gertatu ziren, Poliziarengandik ihesi zihoazen bi gazte elektrokutata hil zirenean. 10.000 auto erre zituzten hiru astetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Zer gertatu da Parisen? Frantzia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa