Politika -

Mozal Legea

Uko egin diote Axier Lopez kazetariari jarritako isuna baliogabetzeari

'Argia'ko kazetariari 601 euroko isuna ezarri zioten, Twitterren polizia-operazio baten argazkia "baimenik gabe" argitaratzeagatik.

Axier Lopez kazetariak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean.
Axier Lopez kazetariak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean.
Axier Lopez kazetariak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mozal Legea aplikatuta, Axier Lopez 'Argia' aldizkariko kazetariari ezarritako isuna erretiratzeko eskatu zuen Soledad Becerril Espainiako Herritarren Defendatzaileak, baina aukera hori baztertu egin du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak.

2016ko martxoan, Naroa Ariznabarreta gaztea atxilotzeko Eibarren egindako polizia-operazioaren argazki bat Twitterren “baimenik gabe” zabaltzeagatik zigortu zuten.

Mozal Legeaz baliatuta, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak isuna ezarri zion, argazki hura argitaratuta polizia-operazioan aritu ziren agenteak identifikatu zitezkeela eta horrek haien segurtasuna arriskuan jar zezakeela argudiatuta.

Zigorrak hautsak harrotu zituen, eta Informazio Askatasunaren Defentsarako Plataformak Estatuko Herritarren Defendatzailearengana jo zuen.

Soledad Becerrilek zigorra baliogabetzeko “gomendioa” egin zion Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari, isunak “proportzionaltasunean” oinarritu behar direla eta behar bezala arrazoituta egon behar direla argudiatuta.

Alabaina, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak baztertu egin zuen gomendioa, eta hala jakinarazi zion azaroan Herritarren Defendatzaileari, kazetarien elkarte horrek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Kazetaritza azken ordukoa