Politika -

ETA-ren armagabetze ordenatua

Erakundeek egiaztatze prozesuan laguntzea proposatu du Foro Sozialak

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak EAEko eta Nafarroako gobernuen eta gizarte zibilaren babesa izatea proposatu du, ETAren armagabetzea ordenatua eta egiaztatua izan dadin.

Peio Dufau, Agustin Hernan eta Nazario Oleaga. Artxiboko irudia. EFE
Foro Soziala
Peio Dufau, Agustin Hernan eta Nazario Oleaga. Artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak “egiaztatze” batzorde batek ETAren behin betiko armagabetzea bermatzea proposatu du, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuekin eta parlamentuekin koordinatuta.

Foroak ETAren armagabetzeari buruzko dokumentu bat argitaratu du, ostegun honetan, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei “zuhurtziara”ko deia egin die, “armak, munizioak eta lehergailuak suntsitzeko lana errazteko”, edota behintzat “ez oztopatzeko”.

Foroaren ustez, ETAren armen “inbentarioa behin amaituta”, suntsiketa prozesua kontrolatu behar da eta “egiaztatze batzorde” batek bermatu behar du, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen oinarrietan eraikiak, “euskal erakundeen, gizarte zibilaren eta nazioarteko komunitearen babesa izanda”.

EAEko eta Nafarroako parlamentuek eta gobernuek, foroak esan duenez, ”lotura mekanismoak” ezarri beharko dituzte batzordearekin, “suntsiketa eta armagebetze prozesuan jarraipena” egin ahal izateko.

Halaber, “egokitzat” jotzen du EAEko eta Nafarroako gobernuek “armagabetze osoa egiaztatzen duten mekanismoak” izatea haien jurisdikzioetan, “segurtasunaren eta ordena publikoaren arloan dituzten eskuduntzak kontuan izanda”.

Lotura-tresnak

Foro Sozialaren eskemak aipatutako erakundeen eta “gizarte zibil antolatuaren” artean ere lotura tresnak ditu, eta helburu horretan parte hartzeko prest dagoela azaldu du.

“Europak eta nazioarteko hiriek eskatuta” pauso guztiak komunikatu beharko liratezke, “armak, lehergailuak eta munizioak suntsitzeko prozesua berri ona delako Europako herritarrentzat”.

Foro Sozialak irizpide jakin batzuk ditu ETAren armen suntsiketa aurrera eramateko, besteak beste, herritarren segurtasuna, armategiaren kontrol osoa, prozesuaren gardentasuna, tartean sartzen diren pertsonak ez atxilotzeko “inguru segurua” ezartzea eta egutegi baten akordioa “beharrezkoak ez diren atzerapenak” ekiditeko.

Foroak “positibotzat” jo du Iñigo Urkullu lehendakariak abenduan egindako proposamena, Espainiako Gobernuari ETAren armagabetzean “ordezkaturiko partaidetza” bat ezartzea proposatzea. Halere, horrek “prozesuan parte hartzen duten guztienganako segurtasun bermearen akordio bat” barne hartu beharko lukeela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Adiskidetzea Euskadin