Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Noos auziko epaia: Urdangarini 6 urteko zigorra; infanta, absolbituta

Politika

Noos auzia

Sei urteko zigorra Urdangarinentzat; infanta, absolbituta

EITB.EUS

2017/02/17

Cristina Borboikoak 265.000 euroko isuna ordaindu beharko du, baina ez da espetxera joan beharko, Palmako Probintzia Auzitegiak emandako epaiaren arabera.

  • Infanta Cristina eta Iñaki Urdangarin. EFE

    Infanta Cristina eta Iñaki Urdangarin. EFE

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

12:00etarako espero zen, eta ia 20 minutuz atzeratu da. Zortzi hilabeteko deliberazioen eta sei urteko instrukzioaren ondotik, gaur jakinarazi du Palmako Probintzia Auzitegiak Noos auziaren epaia. Iñaki Urdangarini sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaimahaiak, eta Cristina infanta absolbitu du, 265.000 euroko isuna ordain beharko badu ere.

Epaia —ez da irmoa, aldeek helegitea aurkez baitezakete Auzitegi Gorenean— aho batez onartu dute epaimahaia osatzen duten hiru magistratuek.

Ikusmina handia zegoen Palman, eta ez zen gutxiagorako, Espainiako Errege familiako bi kide auzipetuta zeuden lehen aldia baitzen. Epaia ezagututa, Botere Judizialarekiko "erabateko errespetua" azaldu du Espainiako Errege Etxeak.

Infanta, absolbituta

Espainiako erregearen arrebaren kasuan, Fiskaltzaren tesia aintzat hartu du epaimahaiak, eta Cristina Borboikoak delitu fiskalik egin ez zuela ebatzi du. Hori bai, Noosen bidez dirua irabazi zuela uste dute hiru magistratuek, eta 265.000 euroko isuna ezarri diote erantzukizun zibilagatik.

Fiskaltzak infantaren erantzukizun zibila handiagoa —587.413 eurokoa— zela ebatzi zuen, eta epaiketa hasi baino lehen, 2014an, dirutza gordailu gisa utzi zuen Cristina Borboikoaren defentsak.

Manos Limpias sasi-sindikatuak bakarrik aurkeztu zuen infantaren kontrako akusazioa, eta zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen bi delitu fiskal egotzita.

Gaur emandako epaian Cristina Borboikoaren epaiketa-kostuak ordaintzera zigortu du Palmako Probintzia Auzitegiak Manos Limpias.

Caso Noos auzia infanta Cristina Iñaki Urdangarin EFE

Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin, artxiboko argazki batean. EFE

Urdangarin, Torres eta Matas, kartzelara

Iñaki Urdangarini dagokionez, sei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio bost delitu egotzita. Horrez gain, 512.553,68 euroko isuna ordaindu eta zazpi urte eta hilabeteko gaitasungabetzea bete beharko du. Fiskaltzak eskatutako zigorraren herena —19 urte eta erdikoa zen eskaera- ezarri diote azkenean.

Epaimahaiaren ustez, Noos Institutua aberasteko erabili zuen Urdangarinek, eta honako delituak egotzi dizkio: prebarikazio delitu jarraitua (delitu honekin batera, dokumentu publikoa faltsutzea eta ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea leporatu dizkiote), Administrazio Publikoari iruzurra egitea, influentzia trafikoa eta Ogasun Publikoaren kontrako bi delitu.

Diego Torres Urdangarinen bazkideari zortzi urte eta erdiko zigorra ezarri diote bost delitu egotzita. Epaimahaiak ezarritako zigorrik handiena da. Jaume Matas Balearretako presidente ohi eta Ingurumen ministro izandakoak hiru urte eta zortzi hilabeteko zigorra bete beharko du, eta zazpi urteko gaitasungabetzea. Epaimahaiak prebarikazio delitu jarraitua egotzi dio, faltsutze eta bidegabeko eralgitzea delituak ere tarteko direla.

JAUME MATAS NOOS EFE

Jaume Matas Balear uharteetako presidente ohia, artxiboko argazki batean. EFE

Urdangarini, Torresi eta Matasi ezarritako zigorrak kontuan hartuta, hirurak espetxera joan beharko dira, baina ez dago argi kartzelara berehala sartuko ote dituzten.

Pedro Horrach Ustelkeriaren kontrako Balear uharteetako fiskaltzak iragarri duenez, Torresi eta Urdangarini ezarri beharreko kautelazko neurrien inguruko bista egingo du, eta bertan erabakiko ei du kartzelara berehala bidaltzea eskatuko dituen ala ez.

Auzitegiak du azken hitza: ihes egiteko arriskua dagoela ikusiz gero, segituan sartuko dituzte kartzelan. Halakorik egitea beharrezkoa ez dela ebazten badu, ordea, helegiteak aztertu arte aske egon litezke.

Ezarritako beste zigor batzuk

Jose Luis Ballester Tuliesa. 15 hilabete eta bi eguneko kartzela zigorra, eta lau urte, sei hilabete eta bi eguneko gaitasungabetzea ezarri diote. Zigorra epaian ezarritako isunagatik ordezkatu ahalko da.

Gonzalo Bernal Garcia. Honi ere 15 hilabete eta bi eguneko zigorra, eta lau urte, sei hilabete eta bi eguneko gaitasungabetzea ezarri diote. Epaiak ezarritako erantzukizun zibilari ere egin beharko dio aurre.

Urtebete eta bi eguneko kartzela zigorra bete beharko du Juan Carlos Joaquin Alia Pinok, baina 24 hilabete eta lau eguneko isunagatik ordezkatu ahalko da (egunean sei euro ordainduta).

Miguel Angel Boneti urtebete eta bi eguneko espetxe zigorra ezarri diote, baina honek ere, Alia Pinok bezala, isunagatik ordezkatu ahalko du.

Acusados caso Noos auzia Urdangarin EFE

Noos auziko 17 auzipetuak. EFE

Bost auzipetu absolbitu dituzte

Valentziako Gobernuaren bost buruzagi ohi absolbitu dituzte: Alfonso Grau Valentziako alkateorde izandakoa, Jorge Vela Valentziako Artearen eta Zientzien Hiriko zuzendari nagusi ohia, Jose Manuel Aguilar haren ondorengoa, Elisa Maldonado Artearen eta Zientzien Hiriko kudeaketa zuzendaria, eta Luis Lobon Valentziako Gobernuaren Turismo eta Proiektu Estrategikoen idazkari autonomikoa.

Valencia Summit kirol ekitaldia antolatzeagatik Noos Institutuari 3,6 milioi euroko kontratuak bidegabe emateagatik auzipetu zituzten denak, baina epaimahaiak ez du delitu zantzurik ikusi.

 

Otras condenas

José Luis Ballester Tuliesa ha recibido una pena de 15 meses y 2 días de prisión -que se sustituyen por las penas de multa indicadas- y 4 años, 6 meses y 2 días de inhabilitación. También se le condena a la responsabilidad civil que figura determinada en el fallo de la sentencia cuya copia se adjunta.

Gonzalo Bernal García, por su parte, ha sido condenado a 15 meses y 2 días de prisión y 4 años, 6 meses y 2 días de inhabilitación. También se le condena a la responsabilidad civil que figura determinada en el fallo de la sentencia.

Para Juan Carlos Joaquín Alia Pino, 1 año y 2 días de cárcel, que se sustituye por la pena de 24 meses y 4 días de multa a razón de una cuota diaria de seis euros.

Miguel Ángel Bonet, a 1 año y 2 días de prisión, que será sustituida por la pena de 24 meses y 4 días de multa a razón de una cuota diaria de seis euros.

Cinco ex altos cargos, absueltos

Los cinco ex altos cargos valencianos acusados de haber adjudicado al Instituto Nóos 3,6 millones en contratos sin concurso público para organizar tres ediciones de los Valencia Summit -entre 2004 y 2006- han resultado absueltos de los delitos de los que se les acusaba.

Así, la Audiencia de Baleares ha dictaminado la absolución para el exvicealcalde de Valencia, Alfonso Grau; el ex director general de la Ciudad de las Artes y las Ciencias, Jorge Vela; su ex directora de gestión, Elisa Maldonado; el ex secretario autonómico de Turismo y Proyectos Estratégicos de la Generalitat Valenciana, Luis Lobón; y el sucesor de Vela, José Manuel Aguilar.

Lejos de la petición de Manos Limpias

El sindicato Manos Limpias había pedido 26 años y 6 meses de prisión para Iñaki Urdangarin, mientras que la petición de condena de la Fiscalía Anticorrupción era de 19 años y 6 meses de prisión por delitos de tráfico de influencias, malversación, prevaricación, fraude, estafa, falsedad, dos delitos contra Hacienda y blanqueo.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena