Politika -

Noos auzia

Infanta absoluzioagatik 'pozik' dagoela esan du Rocak

Halaber, infantaren abokatuak adierazi duenez, hura “atsekabetuta” azaldu da Iñaki Urdangarini jarritako zigorragatik, "errugabea dela sinetsiz jarraitzen duelako”.

Miquel Roca Cristina infantaren abokatua. EFE
Miquel Roca
Miquel Roca Cristina infantaren abokatua. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Roca Cristina infantaren abokatuak ostiral honetan esan duenez, hark ?pozez hartu du? Palmako Auzitegiaren erabakia, haren senarrak egindako bi delitu fiskaletan parte hartzetik absolbitu duelako. Halere, ?atsekabetuta? azaldu du Iñaki Urdangarini jarritako zigorragatik, ?errugabea dela sinetsiz jarraitzen duelako?.

Roca ?pozik eta lebitatzen? azaldu da, Noos auziaren epaiagatik, infantak ?aldeko erabaki guztiekin absolbitu dutelako?.

Horregatik ez dute errekurtsorik jarriko, azaldu du Bartzelonako bulegoen aurrean, Jesus Maria Silva eta Pau Molins infantaren beste abokatuekin batera. Hainbat komunikabide bertaratu dira.

Cristina infantari 265.000 euroko isuna ezarri diote erantzukizun zibilagatik. Halere, Palmako Auzitegiak absolbitu egin du Iñigo Urdangarinek 2007an eta 2008an egindako bi delitu fiskaletan beharrezko lankidea izatetik. Urdangarini sei urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, baita 512.553 euroko isuna ere.

Abokatuak nabarmendu du Estatuak dirua itzuli beharko diola Cristina infantari, isuna hark kontsignan utzitako diru kopurua baino txikiagoa delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin Epaiketak argazkiak Albisteak