Politika -

Indarkeria matxista

Barakaldon 'ETA ez' ikurraren ordez 'Beldur barik' leloa jarriko dute

Indarkeria matxistaren aurkako goiburua udaletxeko ikurraren ondoan eta agiri ofizialetan agertuko da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak 'ETA ez' leloa kentzeko erabakia hartu du, haren ordez 'Beldur barik' goiburua jartzeko.

Aurrerantzean, udaletxeko ikurraren ondoan eta udalaren agiri ofizialetan indarkeria matxistaren aurkako leloa azalduko da. 2001etik gaurdaino, ETAren kontrako goiburua izan dute.

Joan den azaroan onartu zuen Barakaldoko osoko bilkurak Udalaren dokumentuetan ikur ofizialak soilik agertzeko, EAJk eskatuta. Mozioa EAJk, EH Bilduk eta Irabazik babestu zuten; Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak, berriz, kontra bozkatu zuten.

Ondoren, EAJk eta EH Bilduk proposatuta, Bozeramaileen Batzordeak agiri ofizialetan 'Beldur barik' leloa jartzea erabaki zuen, Barakaldoko Udalak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko egiten duen lanaren erakusgarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Barakaldo ETA gaur Gaurko azken orduko albistea