Politika -

Auzitegi Nazionala

Arantza Zulueta, aske

Kadizeko kartzelan hiru urte baino gehiago eman eta gero, espetxetik irten da larunbat eguerdi honetan. Bihar harrera-ekitaldi berezia egingo diote Bilbon.

Arantza Zulueta, kartzelatik irtendakoan. Argazkia: @EtxeratElkartea
Arantza Zulueta, kartzelatik irtendakoan. Argazkia: @EtxeratElkartea
Aske utzi dute Arantza Zulueta abokatua

1:08

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta abokatua libre geratu da, Auzitegi Nazionalak ezarritako 20.000 euroko fidantza ordainduta, Alfonso Zenon haren abokatuak EiTBri baieztatu dionez. Larunbat honetako 15:15ean atera da kalera.

Zuluetaren hainbat senide Kadizeko espetxera gerturatu dira, eta harrera egin diote atarian. Horren ostean, Bilborako bidea hartu dute. Izan ere, Arantza SOS plataformak jakinarazi duenez, harrera-ekitaldi berezia egingo diote bihar eguerdian Bilboko Alde Zaharrean.

Goizean, bermea ordaindu ostean, Zulueta aske uzteko agindua eman du guardian dagoen epaileak, eta ondoren Puerto de Santa Mariako espetxera bidali dute agindu hori. Zuluetak hiru urte baino gehiago igaro ditu kartzelan, "isolamendu egoeran", abokatuak salatu duenez.

Orain,  hamabost egunetik behin epaitegira joan beharko du sinatzera, pasaportea erretiratuko diote eta ezingo du Estatu espainiarretik atera.

Auzitegi Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra eskatu du berarentzat, ETAren zuzendaritzaren eta presoen kolektiboaren arteko lotura egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak bideoak ETA gaur Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak