Politika -

Katalunia

Auzitegi Konstituzionalaren debekua ez zen argia izan, Homsen esanetan

Izan ere, gogorarazi duenez, Auzitegi Konstituzionalari argitzea eskatu zion Generalitateak, baina "ez zuten argitu".

Francesc Homs, Auzitegi Gorenera iritsi denean. EFE
Francesc Homs, Auzitegi Gorenera iritsi denean. EFE
Auzitegi Gorenean deklaratu du Francesc Homsek

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesc Homs PDeCATeko diputatuaren eta Generalitateko Presidentziako kontseilari ohiaren aurkako epaiketa gaur, astelehena, goizean hasi da Auzitegi Gorenean. 2014ko azaroaren 9ko kontsultan Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea egotzi diote.

Homsek, akusazioaren aurrean egindako defentsan, debekua ez zela argia izan azpimarratu du. Izan ere, gogorarazi duenez, Auzitegi Konstituzionalari argitzea eskatu zion Generalitateak, baina "ez zuten argitu".

"Baldintzatzen gintuen gauza bakarra erabaki (epailearena) bat zela pentsatzea oinarrizko eskubideak agintari publikoak baldintzatzen ez dituztela pentsatzea da", Homsen arabera.

"Batetik, hiritarrek politikan parte hartzeko duten oinarrizko eskubidea jokoan zegoen eta, bestetik, erabaki zehaztugabea zegoen, Konstituzionalaren erantzun automatikoa izan baitzen, ez da ohiko ebazpen judiziala? eta esparru horretan Gobernuak (katalana) erabakiak hartu behar ditu", esan du Homsek.

Dozenaka pertsonak lagundu diote Homsi Auzitegi Gorenean. Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Neus Monté Generalitateko presidenteordea eta Joan Tarda ERCk Kongresuan duen bozeramailea joan dira, besteak beste.

Horiez gain, Lluis Llach kantautorea ere han izan da. Artista kataluniarraren abestietako bat ipini dute Auzitegi Gorenaren egoitzaren sarreran.

Han bildutako manifestariek "askatasuna eta botoa emateko eskubidea" aldarrikatzen zuten pankartak erakutsi dituzte, eta kontsulta independentistaren aldeko oihuak egin dituzte. Bestalde, Homsi lagundu dioten politikariek adierazpenak egin dizkiete sarreran bildutako kazetariei.

Homsen abokatuak, defentsaren eskubide konstituzionalen urraketa salatzeaz gain, berme guztiak dituen prozesua aldarrikatu du saioaren hasieran. Izan ere, orain arte egindako proposamenak ukatu dituztela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Eguneko albisteak