Politika -

Ikurren Legea

Uxue Barkos: ‘Inork ez ditu Nafarroako ikurrak ezabatuko’

Udal bakoitzak ikur bat edo beste erabiltzeko askatasun osoa izango duela azpimarratu du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, inork ez ditu Nafarroako ikurrak ezabatuko ezta ordezkatuko, eta udal bakoitzak ikur bat edo beste erabiltzeko askatasun osoa izango duela azpimarratu du.

Ikurren Legearen inguruan duen ikuspuntua soberan ezaguna dela esan du Barkosek, eta Nafarroako ikur ofizial guztiak errespetatzen dituela gaineratu du. Gauzak horrela, Foru Legea indargabetzeko lau talde politikok egindako proposamena defenditu du.

Nafarroako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, ikurren erabilera normalizatzeko helburua du, “inposaketarik eta salbuespenik gabe”. Hala, 2003. urtetik  indarrean dagoen legeak “debekua” ezartzen duela eta “zigortzailea” dela esan du.

Hala, Nafarroako Parlamentuan gai hori eztabaidatu beharko duela azaldu du, eta alderdi politikoek erabaki bat hartu beharko dutela gaineratu du. Ildo horretatik, gehiengoak hartzen duen erabakia errespetatu eta onartuko duela esan du. “Nafarroako pluraltasun politikoa islatzen duten ikurren alde bozkatuko dut”, iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Uxue Barkos Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentuko albisteak