Politika -

Alderdi Popularraren bilera

Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du Alfonso Alonsok

Bera izan da kargu hori betetzeko aurkeztu den hautagai bakarra.

Alfonso Alonso, EAEko presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso, EAEko presidentea. Argazkia: EFE
Alfonso Alonso, EAEko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidente izaten jarraituko du, bera izan baita kargu hori betetzeko aurkeztu den hautagai bakarra. Martxoaren 18an PPko kideek bilera egingo dute Gasteizen.

Asteazken honetan aurkeztu du bere hautagaitza, 887 kideren babesarekin. Hala, alderdi politiko horrek arautzen duen gutxiengoa (90 kideren babesa) soberan gainditu du Alfonso Alonsok.

Euskadiko PPren kideek martxoaren 18an egingo dute bilera, Gasteizen. Bi aukera ezberdin bozkatzeko aukera izango dute alderdi politiko horretako kideek. Batetik, Inaki Oyarzabal Gasteizko PPko presidenteak defendatuko duena proposamen politikoa, eta, bestetik, Amaya Fernandez Barakaldoko PPko bozeramaileak egingo duen proposamen ekonomikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Euskadiko PP Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Alfonso Alonso albisteak Amaya Fernández albisteak