Politika -

espetxe politika

Ibon Iparragirreren aita hil da, presoa bisitan zela

ETAko presoak aita bisitatzeko baimena eskatu zuen joan den astean, egoera kritikoan zegoelako.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Iparragirre ETAko presoaren aita hil da Ondarroan (Bizkaia), presoa bera bisita egiten ari zela, Etxeratek jakinarazi duenez.

Iparragirre Alcala Mecoko espetxean betetzen ari da kondena, eta joan den astea aita bisitatzeko baimena eskatu zuen, egoera kritikoan zegoelako.

Presoa atzo eraman zuten Zaballako kartzelara (Araba), eta gaur goizean aitarekin eraman dute, baina hura hil egin da handik gutxira.

Etxeratek gogorarazi du Ibon Iparragirre "oso larri dagoela", hiesa eta lesio neurologikoak baititu. Horregatik, Euskal Herritik kanpoko espetxe batera berriz ez eramatea eskatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak