Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Presoen sakabanaketa salatzeko brindisa izan zela esan dute auzipetuek

Politika

TAFALLAKO BRINDISA

Presoen sakabanaketa salatzeko brindisa izan zela esan dute auzipetuek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/03/08

Tafallako jaietan egindako brindisagatik auzipetutako hiruek onartu dute ekitaldian parte hartu izana. Euskal presoen sakanabaketa politika salatzeko ekintza izan zela esan dute, ez omenaldi bat.

  • Oier Araiz Iglesias, Fernando Soto Virto eta Gorka Labat Ibarrola, gaur, Auzitegi Nazionalean. EFE.

    Oier Araiz Iglesias, Fernando Soto Virto eta Gorka Labat Ibarrola, gaur, Auzitegi Nazionalean. EFE.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Tafallako jaietan, 2016an, presoen alde egindako brindisean terrorismoa goratzea egotzita,  Oier Araiz Iglesias, Fernando Sota Virto eta Gorka Labat Ibarrola epaitu dituzte gaur Auzitegi Nazionalean. Jose Javier Oses Carrasco ETAko presoa omentzea eta terrorismoa goratzea leporatzen die fiskalak.

Hiru auzipetuek onartu egin dute ekitaldian parte hartu izana, baina presoen sakabanaketa politika salatzeko brindisa izan zela esan dute, ez omenaldi bat.

Fiskalak bina urteko kartzela zigorra eta 4.800 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Araizentzat eta Labatentzat. Sotarentzat, berriz, zigor-eskaria handitu egin du; bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du azken horrentzat, delitu bera berriz egiteagatik. Aurretik zigortuta zegoen terrorismoa goratzea egotzita.

Epaiketan hiru auzipetuek nabarmendu dutenez, Tafallako jaietan urtero egiten dute presoen sakabanaketa salatzeko ekitaldia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena