Politika -

Polizia operazioa

Gizonezko bat atxilotu dute Gironan, ISIS finantzatzea egotzita

Sirian eta Iraken borrokan ari diren Estatu Islamikoko kideei diru partidak bidaltzea leporatzen diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 43 urteko marokoar bat atxilotu du gaur Santa Coloma de Farners (Girona) udalerrian, Estatu Islamikoa (ISIS) finantzatzea egotzita.

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, gaur atxilotutakoa eta uztailean atxilotutako haren bi anaiak Europatik Siriako eta Irakeko borroka guneetara dirua bidaltzen zuten talde bateko kideak ziren.

Gizonezkoa etxean atxilotu dute, Santa Coloma de Farners udalerriko Elizaren plazan duen etxebizitzan.

Antza denez, hiru anaiaren senideetako bat borroka gunean zegoela-eta, dirua bildu eta Siriara bidaltzeko sare bat antolatu zuten. Atxilotuetako bakoitzak zeregin zehatza omen zuen sare horretan.

Auzitegi Nazionaleko 1. Instrukzio Epaitegiaren eta Fiskaltzaren zuzendaritzapean egin dute operazioa. 2016. urtearen hasieran Europatik Estatu Islamikoko kideei diru partidak bidaltzen zitzaizkiela antzeman zuten. Antza denez, identitate faltsuak eta bitartekariak erabiltzen zituzten eta diru kantitate gutxiko bidalketak egiten zituzten inoren arreta ez pizteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Gerra Siria Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Zer gertatzen ari da Iraken? Siria