Politika -

Gure Esku Dago

Euskal Herriko 35 udalerri, erabakitzeko prest

124.062 herritar daude deituta Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketetan parte hartzera. Eitb.eus-ek jarraipen zabala eskainiko du.

Herri-galdeketak 35 udalerritan egingo dituzte. Argazkia: Gure Esku Dago
Herri-galdeketak 35 udalerritan egingo dituzte. Argazkia: Gure Esku Dago
Herri-galdeketak 35 udalerritan egingo dituzte. Argazkia: Gure Esku Dago

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

124.062 herritarrek dute gaur Gure Esku Dago herri-plataformak deitutako galdeketetan parte hartzeko aukera. Erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak izango dira, eta gaurko hitzorduan 35 udalerritan izango dira, hala nola, Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun.

Azken hilabeteotan, herriz herri eta auzoz auzo saretu dituzten "konplizitateak eta akordioak" azpimarratu dituzte plataformako kideek. Hori dela eta, "prozesuaren zilegitasuna" nabarmendu nahi izan dute, eta galdeketak "berme guztiekin" egingo direla. Horretarako, sistema informatiko bat erabiliko dute, "pertsona batek bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko".

Gainera, antolaketa lanetan 2.000 boluntario baino gehiagok parte hartuko dute, eta nazioarteko zein Euskal Herriko begiraleak egongo dira egun osoan zehar prozesua aztertzen.

Bestalde, errolda egiteko, udalerri bakoitzeko 16 urtetik gorako herritarrak zenbatu dituzte. Bozketa egiteko 79 hautesleku irekiko dituzte, 101 mahairekin, 09:00etatik 20:00etara.

Hauek dira egingo diren galderak

-Tolosaldea: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?- OarsoaldeaLezo: Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?Oiartzun: Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?Pasaia: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?Errenteria: 1) Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? 2) Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?-Astigarraga eta Hernani: Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?-Larrabetzu: Euskal estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?

Babesak

Gure Esku Dago herri-plataformako kideek galdeketetan parte hartzera animatu ditu herritarrak. "Erabakia gure esku dagoela aldarrikatzetik gure esku dagoela erakustera jauzi egingo dugu igandean", esan dute antolatzaileek.

Babesak politika alorratik ere etorri dira: EAJk eta EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan dituzten taldeek urgentziazko ebazpena adostu zute, joan den astean, herri-galdeketei babesa adierazteko.

Jarraipen berezia eitb.eus-en

Eitb.eus-ek jarraipen zabala eskainiko du egunean zehar bozketen inguruan, eta emaitzak jakinaraziko ditu 22:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Hernani argazkiak Gure Esku Alderdi politikoak berriak Pasaia argazkiak Errenteria argazkiak Oiartzun albisteak Eguneko albisteak Larrabetzu gaur