Publizitatea
X

Irratia zuzenean

ETAren armagabetzea ez duela negoziatuko adierazi du Frantziak

Politika

Armagabetzea

ETAren armagabetzea ez duela negoziatuko adierazi du Frantziak

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/18

Bruno Le Roux Frantziako barne ministroak baieztatu duenez, 'aginte judizialari dagokio bakarrik' armategia eskuratzea.

  • Bruno Le Roix (eskuinean) Juan Ignacio Zoido Espainiako barne ministroarekin. Artxiboko argazkia:EFE

    Bruno Le Roix (eskuinean) Juan Ignacio Zoido Espainiako barne ministroarekin. Artxiboko argazkia:EFE

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bruno Le Roux Frantziako barne ministroak gaur baieztatu duenez, Frantziako Gobernuak ez du ETArekin bere armagabetzea negoziatuko. Bere esanetan, 'aginte judizialari dagokio bakarrik' armategia eskuratzeko zilegitasuna.

"Legearekin bat datorren armagabetze bat egoteko konponbide bakarra armategi horiek non dauden agintariei jakinaraztea da", jakinarazi du Le Rouxek ohar baten bidez. Horrela erantzun dio Txetx Etcheverry ekintzaile ekologistak Le Monde egunkari frantsesari egindako iragarpenari, zeinaren arabera datorren apirilaren 8rako ETA 'erabat' armagabetuko den.

"ETAk bere burua desegin eta legearen esanenetara jarri nahi badu, mugako alde bietan dituen arma guztiak eman behar ditu", azaldu du barne ministroak.

Le Rouxen hitzetan, "arma horiek erakunde terrorista baten eskuetan daude, eta Justizia erakunde horretako kide askoren bila dabil Frantzia edo Espainian jazotako prozesu kriminalen barruan".

"Arma horiek abian dauden hainbat ikerketako frogak dira", gaineratu du.

Bestalde, Frantziako barne ministroak armagabetzean bitartekari lanak egin nahi dituztenei ohartarazi dienez, "froga horien gainean egiten den edozein manipulaziok justiziaren jarduna eta egiaren argiketa oztopa dezake".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena