Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Arabako Podemosen liskarra, auzitara

Politika

Lau batzarkide baztertu ostean

Arabako Podemosen liskarra, auzitara

agentziak | erredakzioa

2017/03/20

Koldo Martinek salaketa aurkeztuko du, dietetan jasotako 4.000 euro inguru azalpenik gabe xahutu zituela zabaltzeagatik, eta "bidegabeko jabetzea" litzateke, bere esanetan.

  • Arabako Podemosen militante talde batek egindako agerraldia. Argazkia: EFE

    Arabako Podemosen militante talde batek egindako agerraldia. Argazkia: EFE

    Arabako Podemosen militante talde batek egindako agerraldia. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Arabako Podemosen barneko gatazkak Justizia auzitegietan izango du gaur bidearen hurrengo pausoa, Koldo Martin alderdiaren zuzendaritzak erabakitakoaren aurka bozkatu zuen batzarkideetako batek kereila bat aurkeztuko dutelako alderdiko zenbait kideren aurka.

Arabako Podemosen militante talde batek agerraldia egin du gaur hedabideen aurrean Gasteizen, zenbait kargudunekin batera. Horietako batzuk ahoa estalita zutela agertu dira.

Nabarmendu dutenez, Podemos Euskadiren zuzendaritza "garbiketa" egiten ari da Araban, eta horren erantzulerik nagusienetakoa Batzar Nagusietan dago.

Martxoaren 13an, Podemos Euskadiko Koordinazio Batzordeak kargutik kendu egin zituen Arabako aurrekontuen gaineko bozketan alderdiaren zuzendaritzak erabakitakoaren aurka bozkatu zuten lau batzarkide "bihurriak" (bosgarrena bajan dago).

Gainera, Martinen kasuan, alderdiaren arabera, "4.000 euro jaso zituen justifikatu gabeko dieten bidez, eta bere jarduera politikotik kanpo gastuak egin zituen, aurretik onartuak izan gabe".

Hori dela eta, Martinek salaketa aurkeztuko du gaur, bere ohorearen aurka egiteagatik, Podemoseko bi militantek gaurkoan azaldu dutenez.

Gorkaren (militantetako bat) esanetan, kereila Podemoseko kide batzuen aurka zuzenduta dago, hain zuzen, bidegabeko jabetzea leporatu zutenen aurka, besteak beste, Lander Martinez Organizazio idazkaria.

Gainera, gogorarazi dutenez, dirua modu horretan poltsikoratzea "bidegabeko jabetzea" litzateke, salatu dute, eta zuzendaritzak esandakoa egia balitz, epaitegietan salaketa aurkeztu beharko luke.

Era berean, ziurtatu dute Arabako Podemosen Batzar Nagusietako taldearekin piztutako gatazka lurralde horretan alderdia "kontrolpean izateko estrategia" dela, "ospea galarazteko" kanpainak eta batzarkideen "duintasunaren aurkako" erasoak eginda, Martinen kasuan gertatu bezala.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena