Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2 urte eta 6 hilabeteko zigorra Txomin Renteria Bakioko alkate ohiari

Politika

Bizkaia

2 urte eta 6 hilabeteko zigorra Txomin Renteria Bakioko alkate ohiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/03/20

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak urtebete eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio agintean egonda dokumentu publikoak faltsutzeagatik eta urtebeteko zigorra administrazioari iruzur egiteagatik.

  • Txomin Renteria Bakioko alkate ohia, akusatuen aulkian. EiTB

    Txomin Renteria Bakioko alkate ohia, akusatuen aulkian. EiTB

    Txomin Renteria Bakioko alkate ohia, akusatuen aulkian. EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Txomin Renteria (EAJ) Bakioko alkate ohiari, dokumentu publikoak faltsutzeagatik eta administrazioari iruzur egiteagatik.

Gaur jakinarazi duten epaiak urtebete eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio agintean egonda dokumentu publikoak faltsutzeagatik, eta urtebeteko zigorra administrazioari iruzur egiteagatik. Leporatzearen atzerapen aringarria du bi kasuetan, eta Bakioko Udalari 140.000 euro ordaindu beharko dizkio, erantzukizun zibilarengatik.

Renteria 1995 eta 2011 bitartean izan zen Bakioko alkatea, eta 2007an, Talasoterapia Kiura proiektuan adjudikatzeen baldintzak berritzeagatik eraman zuten epailearen aurrera.

Aipatutako proiektua eraikitzeko lurra okupatzeagatik Ingurumeneko Ministerioaren Kostako zuzendaritzak ezartzen duen kanona Udalari ordaintzen hasteko data urtebete atzeratzea suposatzen zuen aldaketa horrek.

Bizkaiko Auzitegiko bigarren sailaren ustez, alkateko karguaz "baliatu" zen Renteria eta gaitasungabetze berezia ere ezarri diote zigorra irauten duen bitartean, bai alkate, bai sailburu, baita kontratazio publikoaren ekimenetan parte hartzeko edozein kargu ere.

Epaiak ziurtatzen duenez, "Talasoterapia Kiura esleipendunari mesede egiteko", kontratu administratiboan zentroaren ustiapena hasteko momentura arte kanonaren ordainketa hasi behar ez zutela idazteko agindu zion alkate ohiak korporazioko idazkariari.

Hala ere, baldintza ekonomiko-administratiboetan irakur daitekeenez, kontratazioak kanona zentroaren adjudikaziotik aurrera ordaindu behar zela esaten du.

Epaiaren arabera, aldaketa hori kontratuko parte-hartzaileen ekimena izan zen, kanonaren ordainketaren atzeratzean "interesa" baitzuten.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena