Politika -

Bi operaziotan

Hiru gizon atxilotuta Bartzelona eta Valentzian jihadismoarekin lotuta

Bartzelonan bi pertsona atxilotu dituzte sare sozialetan jendea erakarri eta erradikalizatzea leporatuta. Valentziako atxilotuari, aldiz, EIaren aldeko mezuak zabaltzea egotzi diote.

Valentzian gaur egindako operazioa. Argazkia: EFE
Valentzian gaur egindako operazioa. Argazkia: EFE
Bi atxilotu Roda de Ter herrian, jihadismoaren aurkako operazioan

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte gaur, asteazkena, Roda de Ter (Bartzelona) eta Benetusserren (Valentzia), muturreko jihadismoarekin lotutako delituak leporatuta, zenbait informazioren arabera.

Esquadra Mossoek egin dituzte Bartzelonako atxiloketak eta, gainera, hiru etxebizitza miatu dituzte aipatutako udalerrian, terrorismo jihadistaren aurkako polizia-ekintza batean.

Operazioa 04:00etan hasi da eta ikerketa Auzitegi Nazionaleko 3 zenbakiko Epaitegi Zentralak koordinatu du.

Marokoar jatorrizkoak dira biak eta sare sozialetan jendea erakarri eta erradikalizatzea leporatu diete.

Valentzian, Polizia Nazionaleko Informazio Komisaria Nagusiko agenteek 45 urteko gizon bat atxilotu dute, marokoarra baina espainiar nortasunarekin, indarkeriazko ekintzak erakusten zituzten edukiak zabaltzeagatik, hasieran Al Kaidaren aldekoak eta, ondoren, Estatu Islamikoaren aldekoak.

Valentzian gaur egindako operazioa. Argazkia: EFE

Valentzian gaur egindako operazioa. Argazkia: EFE

Barne Ministerioaren arabera, atxilotua 'hitzaren jihadeko' kide aktiboa da eta egindako ekintzengatik segurtasun publikoaren aurkako mehatxu erreal bihurtu da, sare sozialak doktrinatze terrorista egiteko erabiltzen zuelako.

Zenbait profil birtualen eta borroka jihdasitarekin lotutako izenak erabilita, atxilotuak borroka taktikan trebatzeko mezuak bidaltzen zituen, eta EIkoak Europan, Sirian eta beste herrialdeetan egindako atentatuak goraipatu. "Jihad zeregin saihestezina da" eta "Shariaren, borrokaren eta etsaiaren aurkako ekintzaren inposizioa", esan zituen, besteak beste.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Bartzelona argazkiak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Gaurko azken ordukoa