Politika -

Katalunia

JxSik eta CUPek Kataluniako Parlamentuko araudia aldatzea adostu dute

Legezko proposamena premiaz bideratzea eskatuko dute bi taldeek astelehenean.

Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts pel Sik (JxSí) eta CUPek Kataluniako Parlamentuko araudia aldatzea adostu dute gaur. Parlamentuan gai hori aztertzeko sortutako lantaldeak 15 minutu iraun duen saio bat nahikoa izan du adostasuna lortzeko.

Gaurko bileran, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak, Mireia Boya CUPeko diputatuak, Jordi Turull Junts pel Sí talde parlamentarioko presidenteak eta Roger Torrent bozeramaile ondokoak hitz egin dute.

Jordi Turullek kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, lantaldean adostu duten txostena legezko proposamena bihurtuko da. Bideratzeko moduari dagokionez, asteartean Parlamentuko Mahaira eramango dute, eta premiaz bideratuko dute, horri buruzko eztabaida lehenbailehen egin dadin.

Araudia aldatuz, legeak ahalik eta azkarren onartzeko aukera eman nahi dute, epeak erdira murriztuz. Horrenbestez, deskonexio legea lehenbailehen bideratzeko prozedura izango luke Parlamentuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak