Politika -

'Berdintasuna Lantzen' sariak

Berdintasunean buru diren herrialdeen pare nahi du Mendiak Euskadi

'Genero indarkeriaren aurkako borroka dagokion larrialdi egoerara jaso behar dugu', eskatu du PSE-EE alderdiko idazkari nagusiak.

'Genero-indarkeriaren biktimei emandako arreta hobetu du Jaurlaritzak'

0:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EE alderdiko idazkari nagusiaren aburuz, genero berdintasunari buruz jardutean, Euskadi Europako lehen lau herrialdeen artean kokatzea izan behar da xedea.

Mendiak Bilbon egin ditu adierazpen horiek, Euskadiko Alderdi Sozialistako gazteriak berdintasunaren alorrean ematen dituen 'Berdintasuna Lantzen' sarien banaketan. Aurten honako hauek saritu dituzte: Maite Berrocal gasteizko Udalean PSEko zinegotzi ohia izandakoa, Maria Silvestre Emakundeko zuzendari ohia eta Araski Gasteizko emakumezkoen saskibaloi taldea.

Mendiak defendatu duenaren arabera, "Gobernuko jarduera guztia, ekimen politiko guztia gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna bermatzera bideratu behar da, esparru guztietan ekimenak eginda: familiaren barruan, hezkuntzan, administrazioan eta lanean. Azken kasu horretan, bien artean egon ohi den soldata tartearekin amaitzeko eta enpresei "garden jokatzera behartzeko".

PSEko idazkari nagusiak indarkeria matxistari aparteko aipua egin dio; izan ere, 2017 urtea "beren bikoteek edota bikote ohiek erail dituzten emakume kopuru handiena pilatzen ari den urtea izateko bidean doa".

"Genero indarkeriaren aurkako borroka dagokion larrialdi egoerara jaso behar dugu" eskatu du.

IDOIA MENDIA EFE

Idoia Mendia, saridunekin. Argazkia: EFE

Defendatu duenez, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimei arreta ematean eraginkorragoak izateko neurriak hartu ditu, eta instituzioen arteko koordinazio hobetu du, "edozein Administrazioko edozein leihatila indarkeria matxista pairatu duten emakumeentzat harrera atea izan dadin".

"Sozialistek hauxe nahi dugu: emakume izateak biziraupenezko jarduera izateari utz diezaiola herrialde honetan", aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Tratu txarrak gaur Idoia Mendia albisteak PSE-EE Gaurko azken orduko albistea