Politika -

Auzitegi Nazionalean

Ustez dirua zuritzeagatik deklaratuko dute Pujolen hiru seme-alabak

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Oriol, Marta eta Mireia Pujoli deklarazioa hartuko die gaur eta bihar, familiaren ondarearen jatorria argitzeko irekitako auzian.

Oriol Pujol. Artxiboko argazkia: EFE
Oriol Pujol. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Oriol, Marta eta Mireia Pujol Ferrusola —Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren seme-alabetako hiru— ikertu gisa deklaratzera deitu ditu gaurko eta biharko, familiaren ondarearen jatorria argitzeko irekitako ikerketan. Auzi horretan deklaratzeko falta ziren Jordi Pujolen seme-alabak dira hirurak.

5. Instrukzio Epaitegi Nagusiko epaileak 11:00etarako deitu du Marta Pujol, eta 12:00etarako, Oriol Pujol. Mireia Pujol, berriz, biharko deitu dute, 10:00etarako.

Oraingoz ezin izan dute argitu Pujol familiaren ondarearen eta diruaren jatorria. Dena den, epaileak iradoki duenez, Jordi Pujol Ferrusolak —seme zaharrena— banatzen zien dirua anai-arrebei eta amari —Marta Ferrusola—.

Zitazio autoan, Oriol, Marta eta Mireia Pujol Ferrusolak eta Marta Ferrusolak Andorrako Andbank eta Banca Privada de Andorra (BPA) bankuetan zituzten kontuetan izandako diru mugimenduak azaldu ditu epaileak.

90eko hamarkadaren hasieran, Andbank finantza erakundean kontuak ireki zituzten, eta 2010ean, anai-arreba guztiek dirua BPA bankura mugitu zuten.

2012an, Panaman ezkutatu zuten dirua, eta 2014an, berriz, erregularizatu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Berriak Politika Jordi Pujol Gaurko azken orduko albistea