Politika -

Auzitegi Nazionala

Oriol Pujolek Andorran zuen kontu bat eman zion anaiari, Jordiri

Ez Marta arrebak ez berak, ez dute familiaren funtsaren jatorria argitu. Ez dute dokumnetaziorik eraman Jose de la Mata epailearen aurrera.

Oriol Pujol. Argazkia: EFE
Oriol Pujol. Argazkia: EFE
Oriol Pujol. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Convergenciako diputatu ohiak, Oriol Pujolek astelehen honetan egin ditu adierazpenak Auzitegi Nazionaleko Jose de la Mata epailearen aurrean. Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren familiaren ondarearen jatorria ari dira ikertzen. Oriolek onartu duenez, Jordi anai helduari eman zion 2009aren amaieran eta 2010en hasiera bitartean, Andorran zuen kontu baten titulartasuna. 500.000 euro zeuden kontu horretan, eta bere izenean hainbeste diru izatea "traba egiten zion", Kataluniako Parlamentuan CiUko bozeramaile eta CDCko idazkari orokorra zenean.

Epaitegiko iturrien arabera, Oriol Pujolek ez du anai helduari kontu hori eman ziola frogatzen duen dokumenturik eraman. Aitonaren aldetik jaso zuten legatuko dirua dela eta Andorrako kontuetan ezkutatua zegoela onartu du.

Ordubete baino gehiago egon da Oriol Pujolek adierazpenak egiten. Bere arreba Martak egin ondoren egin ditu. Azken honek 2014an Ogasunarekin erregularizatu zituen bere funtsak.

Marta Pujol

Marta Pujolek ere egin ditu adierazpenak, eta iturri berriemaileen esanetan,  arkitektoa denez finantzei buruz asko ez dakiela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Epaiketak Jordi Pujol albisteak Eguneko albisteak