Politika -

elkarrizketa euskadi irratian

Jonan Fernandez: 'Orain lanerako baldintza hobeagoan gaude'

ETAk armategien kokalekua eman eta hurrengo egunera, Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak esan du hemendik aurrera egiten diren aldaketak kontsentsuen bidez egin beharko direla.

iker gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren esanetan, armagabetze helburua bete eta gero, "lan egiteko baldintza hobeagoan egongo gara". Halere, ohartarazi duenez, aurrerapauso garrantzitsua bada ere, horrek "ez du esan nahi dena bukatuta dagoela gaur eta gaur dena hasten dela berriro. Ez, urte batzuetako lana egin da atzetik eta urte batzuetarako lana gelditzen da".

Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok Fernandezek, ETAk bere armategien kokalekua bakearen artisauen esku utzi eta hurrengo egunera. Baikor agertu da, , "armagabetze helburua beteta ikusteak beste eszenatoki batean jartzen gaitu, eta hemendik aurrera lan egiteko baldintza hobeagotan egongo gara."

Horrez gain, ETA lehenbailehen desegin behar dela adierazi du, "ez dakit zenbat denboran etorriko den", baina "iraganari lotzen gaitu eta, etorkizunera begiratu nahi badugu, ETA desegin behar da lehenbailehen".

Bestalde, egoera berri honetan filosofia berri bat ere izan behar dela uste du Fernandezek gauzak egiteko orduan. "Hemendik aurrera egiten diren aldaketak beste modu batez egin behar dira eta kontsentsuak lortu behar dira. Kontsentsua Espainiako eta euskal erakundeen artean, alderdien artean, eta zerbait lortu nahi badugu, adibidez, kartzela politika aldatzea, behar beharrezkoa izango da kontsentsua bilatzea".

Azkenik, Fernandezek adierazi du armagabetze prozesuaren baldintzetako bat izan zela armak ez suntsitzea, "legala izan behar zuen, eta legala izateko armak suntsitu gabe egon behar ziren eta uste dugu horrela izango dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza ETA gaur Eguneko albisteak Bakea Euskadin Irratia euskaraz