Politika -

ETA-REN ARMAGABETZEA

Mendia: 'Porrotaren bi argazki ditu jada ETAk'

Mendiaren ustez, jarduera armatuaren amaitutzat eman zuenean eta orain armak entregatuta, "ETAk bere porrota bi aldiz irudikatu du". "Eta hirugarren argazkia geratzen da, desegitearena", erantsi du.

Idoia Mendia. Argazkia: Europa Press
Idoia Mendia. Argazkia: Europa Press
Idoia Mendia. Argazkia: Europa Press

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du ETAk “bi argazki” dituela “bere porrotaren erakusle”: jarduera armatua betirako amaitutzat eman zuenekoa eta armagabetzearena. “Eta porrotaren hirugarren argazkia geratzen da oraindik, bere desegitearena, hain zuzen ere”, erantsi du.

Horrez gain, Mendiak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako eta Frantziako gobernuek nahiz alderdi guztiek “bultzatu” dutela armagabetzea, “diskrezioz izan bada ere”.

Europa Press albiste-agentziak egindako elkarrizketan, Mendiak adierazi du ETAren “porrota” 2011ko urrian iritsi zela, “50 urte luzez indarkeria erabili ostean bere helburuetako bat bera ere lortu gabe iragarri zuelako bere jarduera armatuaren amaiera”.

Armagabetzea orduan egin behar zela iritzi dio Mendiak, bost urte itxaron beharrean. “Hala egin izan balute, porrotaren argazki bakarra izango lukete, baina orain bi dituzte eta hirugarren bat izango dute, ETA betirako desagertu dela iragartzen dutenean”, gaineratu du.

“ETAk bilakaera geldoa izan zuen 2011ko urrian bere jarduera amaitutzat eman zuen arte eta oraindik denbora gehiago behar izan du ohartzeko Espainiako Gobernuak ez zuela haiekin ezer negoziatuko armak entregatzearen truke”, azaldu du.

“Armak ezeren truke eman dituzte eta badirudi ez direla konturatzen jada ez duela zentzurik erakunde bezala jarraitzeak. Hori dela eta, desegin eta betirako desagertu behar dute”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Idoia Mendia Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea