Politika -

Aberri Egunaren bezperan

'Jai laikoen eta herrikoien' alde egin du Idoia Mendiak

Euskal sozialisten buruaren esanetan, abertzaleek ospatzen duten Aberriaren Eguna "ikuspegi alderdikoia duen iraganeko jai erlijiosoa da".

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberri Eguna ospatu beharrean, "euskal herritar guztiak batzen dituzten Estatutuaren aldeko jai laikoak eta herrikoiak" proposatu ditu Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak. Horren harian, Mendiaren iritziz, abertzaleek ospatzen duten Aberriaren Eguna Sabino Aranak ezarritako "eta ikuspegi alderdikoia duen iraganeko jai erlijiosoa da".

Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, "ikuspegi alderdikoi horretatik ezin da guztiontzako Euskadi bat eraiki, data hori abertzaleena baino ez delako".

Hori dela eta, "guztiok komunean dugu data bat" aukeratzearen alde dago Mendia. "Autonomia Estatutua onartu zen eguna Euskadiren Eguna izendatzea aproposa delakoan nago, ekonomian eta alor sozialean aurrera egitea ahalbidetu digulako".

Ahal Dugu

Bestalde, Mendiari "harrigarria" iruditzen zaio Ahal Duguk Aberri Eguna ospatzea. "Arraroa iruditu zait beti alderdi ez abertzale bezala bere burua definitzea, eta geroago, abertzaleen auziak defendatzea", adierazi du.

Estatutu berria

Azkenik, Euskadiko Estatutuaren harian, horren erreforma "legezkotasunaren barruan" egin behar dela azpimarratu du. "1979ko akordioan oinarrituta egin behar dugu erreforma, eta PPk ere bat egitea espero dugu, orduan ez baitzen egon, eta ezker abertzalea ere, garai hartan erakundeetatik kanpo politika egitea erabaki baitzuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal aberriaren eguna Idoia Mendia albisteak Alderdi politikoak berriak PSE-EE albisteak