Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bildarratz 'baikor', Estatuko aurrekontuen negoziazioaren aurrean

EAJk Senatuan duen bozeramailearen ustez, PPk "jarrera aldatu du", "negoziatzeko borondate argia" duelako.

Jokin Bildarratz EAJk Senatuan duen bozeramailea. Argazkia: EiTB
Jokin Bildarratz EAJk Senatuan duen bozeramailea.
Jokin Bildarratz EAJk Senatuan duen bozeramailea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz EAJk Senatuan duen bozeramailearen esanetan, PPk "jarrera aldatu du", "negoziatzeko borondate argia" baitu orain, eta horrek "maiatzera arteko egutegia baikor" ikusteko aukera ematen dio. Hala eta guztiz ere, aurrekontuen negoziazioaren ostean PPk "negoziatzeko borondate horri eustea eta egunerokoan islatzea" eskatu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, aurrekontu orokorren negoziazioa "oraingoz ez doa gaizki", eta EAJk PPri eskatu zion "jarrera aldaketa" gauzatzen ari dela azpimarratu du.

"Gauzatzen ari dela ikusten dugu, eta, ondorioz, baikortasunez hartzen dugu maiatzera arteko egutegia", adierazi du Bildarratzek, Mariano Rajoyren inplikazioa iritsi dela, eta "oso garrantzitsua" dela gaineratu aurretik.

EAJren senatariak esan du "lanean" ari direla oraindik, baina horren lehen ondorioak Hegoaldeko Tren Saihesbidea eta AHTaren hiriburuetako sarbidea adostu eta Ertzaintzako lan eskaintza publikoaren eta Udal Legearen kontrako helegiteak baztertu izana direla esan du.

"Hainbat elementuk eramaten gaitu epe motzeko etorkizuna baikor ikustera", adierazi du buruzagi jeltzaleak, baina Kupoa eta "beste elementu nagusi batzuk" oraindik negoziatzeko daudela aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Gaurko azken ordukoa