Politika -

Kartzela politika

Epaileak astelehenean erabakiko du Oier Gomezen zigorra eteten duen ala ez

Azken mediku txostenaren arabera, preso gasteizatarrak 6 hilabeteko bizi itxaropena du, Ewing sarkomaren ondorioz.

Oier Gomez presoa aske uzteko aldarrikapena Baionan. Argazkia: EITB
Oier Gomez presoa aske uzteko aldarrikapena Baionan. Argazkia: EITB
Oier Gomez presoa aske uzteko aldarrikapena Baionan. Argazkia: EITB

euskadi irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Apelazio Auzitegiko epailea eta prokuradorea Oier Gomez presoarekin izan dira gaur arratsaldean, Pitie-Salpetriere ospitalean, eta datorren astelehenean jakinaraziko dute haren zigorra eteteko eskaria onartu duten ala ez.

Preso gasteiztarrak, Ewing motako sarkoma du, eta horrek metastasia eragin dio. Azken mediku txostenaren arabera, 6 hilabeteko bizi itxaropena du.

Parisko Apelazio Auzitegiak Oier Gomez libre uztearen alde egingo balu ere, ez lukete berehala askatuko; izan ere, Gasteizko presoaren kontrako euroagindua ere bertan behera utzi beharko lukete.

Giza eskubideen urraketa salatu du Sare plataformak, eta, egun indarrean dagoen legedia betez gero, libre beharko lukeela gaineratu du.

Sarek, halaber, gaixo dauden euskal presoen gaineko txostena utzi du Bilboko Kontsulatuan, Frantziako Justizia ministroari helarazteko.

Horrez gain, Sarek gaixo dauden presoak aske uztea eskatzeko deitu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Gasteizen, maiatzaren 6an, manifestazioa egingo dute, eskari hori aldarrikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak argazkiak ETA gaur Albisteak