Politika -

Bisita ofiziala Polonian

Urkullu, Auschwitzen: 'Balio gorena giza duintasunaren errespetua da'

Lehendakriak Auschwitzeko kontzentrazio eremuak bisitatu ditu eta ostegun honetan Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko du, bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta.

Lore-eskaintza Auschwitzen. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Lore-eskaintza Auschwitzen. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Euskal ordezkaritza batek Auschwitzeko kontzentrazio eremuak bisitatu ditu

1:01

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Auschwitzen eta Gernikan gertatutakoaren irakaspen nagusiena “giza duintasunarekiko errespetua da”.

Urkulluk Auschwitzeko (Polonia) kontzentrazio eremuak bisitatu ditu eta ostegun honetan Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko du bertan, askatasunaren sinbolo moduan, bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta.

Lehendakariak Auschi-Birkenau Museoa bisitatu du. Bi kontzentrazio eremu daude han: Auschwitz I eta Auschwitz II-Birkenau. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen zonalde hori 1979an.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearekin batera, Urkulluk biktimen aldeko lore-eskaintza batean parte hartu du eta minutu bateko isilunea egin dute.

Jarraian, Auschwitz II-Birkenau kontzentrazio esparrura joan dira. 1941ean eraikia, bertan altxa zituzten Europa okupatuko deuseztatze masiborako instalazio handienak: naziek esparrura deportatutako judu gehienak erailtzeko baliatutako gas ganberak.

Horrez gain, Owiecim herriko Kultur Etxean, lehendakaria Euskal Herriko eta Poloniako ehunka gazterekin bildu da, Auschwitzen eta Gernikan gertatu zirenak gogoratzeko.

Urkulluk esan du bi herriak “iraganagatik lotuta” daudela, “sufrimendua eta injustizia konpartitzen ditugulako” eta “gizakiaren bidegabekeria eta ankerkeria ezagutu genituelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Berriak Politika Munduko albisteak 2024 Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza Gaurko azken orduko albistea Polonia azken ordukoa Giza eskubideak gaur Historia albisteak gaur