Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ignacio Gonzalez Auzitegi Nazionalean deklaratzen ari da

Politika

Lezo operazioa

Ignacio Gonzalez Auzitegi Nazionalean deklaratzen ari da

agentziak | erredakzioa

2017/04/21

Fiskaltzak fidantzapeko kartzela edo baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatuko du. Hamabi atxilotuetako lau atzo hasi ziren deklaratzen, eta gaur pasatuko dira epailearen aurretik gainerakoak.

  • Ignacio Gonzalez, Guardia Zibilaren egoitzan sartzen. Argazkia: Efe

    Ignacio Gonzalez, Guardia Zibilaren egoitzan sartzen. Argazkia: Efe

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Isabel II.a Kanalaren kudeaketan ustez egindako ustelkeriagatik atxilotutako 12 lagunek Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratzen amaiatuko dute ostiral honetan. Atzo hasi ziren deklarazioa hartzen, baina gaur izango da besteen txanda, tartean Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidente ohiarena; dagoeneko deklaratzen hasi da. Epailearen aurrean esaten duenaren arabera, fidantzapeko kartzela edo baldintzarik gabeko espetxeratzea eskatuko du Fiskaltzak Ignacio Gonzalezentzat.

Epailea dagoeneko ari zaio Ignacio Gonzalei deklarazioa hartzen, haren anaia Pablori galdeketa egin ostean, ez deklaratzeko eskubidea hartu du azken horrek.

Madrilgo Erkidegoko presidente ohia 13:00ak baino minutu batzuk lehenago eraman dute Auzitegi Nazionalera, eta ondorengo orduetan igaroko da epailearen aurretik Isabel II.a Kanala erakunde publikoan eginiko ustezko iruzurra eta diru zuriketa dela-eta.

Gonzalez Guardia Zibilaren auto batean eraman dute Tres Cantoseko komisaldegitik Auzitegi Nazionalera, bi gau bertan igaro ostean.

Hiru ordu lehenago, autobusez eraman dituzte Auzitegi Nazionalera Pablo Gonzalez, Ignacio Gonzalezen anaia; Edmundo Rodríguez Sobrino, Inassako presidente exekutibo ordea, eta Clarisa Guerra bere idazkaria. Azken hori izan da gaur epailearen aurretik igarotzen lehena. Halaber, azken atxilotua, Javier Lopez Madrid, ere gaur da igarotzekoa epailearen aurrera.

Epaitegiko iturrietatik jakitera eman dutenez, epaileak lauri hartu zien atzo deklarazioa, eta gaur izango da gainerakoen txanda.

Beste deklarazio batzuk

Operazio honen baitan, Eloy Velasco epaileak Francisco Marhuenda La Razón egunkariaren zuzendariari eta Mauricio Casals egunkari horren presidenteari ere hartu die deklarazioa, eta ukatu egin dute Cifuentes beldurrarazi zutela.

Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko egungo presidentea eta Angel Garrido presidenteordea lekuko gisa deitu ditu deklaratzera epaileak.

Guardia Zibilak atxilotu ostean, PPk behin-behinean bertan behera utzi du Gonzalezen militantzia. Alderdi Popularrak ohar baten bidez jakinarazi zuen atzo goizean bertan hartu zutela erabakia.

PSOE eta Podemos herri akusazio gisa aurkeztuko dira 'Lezo operazioa'n

PSOEk gaur iragarri duenez, herri akusazio gisa aurkeztu da Isabel II.a Kanala erakundearen ustezko kudeaketa desegokia ikertzen ari den auzian. Hlaber, Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskal nagusiari espediente bat irekitzeko eskatu dio PSOEk Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusiari.

Ildo beretik mintzatu da Podemos eta "berehalaxe" herri akusazio gisa aurkeztuko dela adierazi du.

'Lezo operazioa'

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailea zuzentzen ari da operazioa, eta oraingoz 12 pertsona atxilotu dituzte ustelkeriarekin lotutako zortzi delitu leporatuta: prebarikazioa, talde kriminala, diru-publikoa bidegabe erabiltzea, funtzionario eroskeria, dirua zuritzea, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta negozio ustelak egitea.

Gainera, hainbat miaketa egin dituzte Espainiako hiriburuan, Isabel II.a Kanala erakundearen egoitzan, besteak beste. Gonzalez izan zen erakunde horren presidente 2003tik 2012ra, Madrilgo presidenteorde izan zenean.

Ikertzen ari diren delituen artean, Emissao Engenharia e Construçoes enpresa brasildarraren legez kanpoko erosketa dago, PSOEk, Podemosek eta Ciudadanosek Fiskaltzaren aurrean salatutakoa.

Hiru alderdiek txostena aurkeztu zuten aipatu enpresaren erosketan ustez izan ziren irregulartasunak jasotzeko. Podemosen arabera, 35 milioi euroko galera eragin zuen operazio hark.

Txosten horretan azaltzen denez, Emissao 21,4 milioi euroren truke erosi zuen Isabel II.a Kanala erakunde publikoak; hilabete geroago, horren ondare garbia 10,629 milioi eurokoa zen; urtebete geroago, berriz, 5,380 milioikoa.

Dena dela, irregulartasunak ez omen dira Emissaoren erosketara mugatzen, Madrilgo Erkidegoaren zorpetzea argitzeko Madrilgo Asanbleako ikerketa batzordeak egin zuen lanean oinarrituta egindako salaketan jasotakoaren arabera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena