Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PP 'ustelarekin' ituna egingo ote duen galdetu dio Podemosek EAJri

Nagua Albak azpimarratu du EAJk nahiago duela Kongresuan PPrekin batera bozkatu, zamaketarien kasuan bezalaxe, eta babes horiek ez direla “doakoak” ohartarazi du.

Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusia.
Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagua Alba Podemos Euskadiren idazkari nagusiak galdera egin dio EAJri, ea Estatuko Aurrekontu Orokorrak adostu nahi ote dituen "goitik behera ustelduta dagoen eta ustelkeriarekin egiturazko arazoa duen" PPrekin.

"Herritarrek ez dute merezi alderdi horrek agintzea, ezta alderdi horren aurrekontuak onartzea ere, nahiz eta EAJk bere babesarekin kromo trukea edo Euskadirentzat onurak bilatu", azaldu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Horren iritzian, azken polizia operazioek agerian uzten dute PPren ustelkeria ez dela "kasu isolatu bat edo sagar ustelak", eta PPren Espainiako Gobernua "ahula" dela eta "guztion artean garaipen sozialak" lor daitezkeela esan du.

Horren aurrean, baina, EAJk nahiago omen du Kongresuan PPrekin batera bozkatu, zamaketarien kasuan bezalaxe, eta babes horiek ez direla "doakoak" ohartarazi du.

EAJko agintariek 'tramabus' izenaz kaleratu duten autobusari egindako kritiken harira (jarrera irregularrak izan dituzten Podemoseko kideen argazkiak ere jar ditzatela eskatu diete), Albak esan du EAJk hobe lukeela De Miguel, Epsilon edo Hiriko kasuak argituko balitu.

"EAJren diskurtso hori PPrenaren antzekoa da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Popularra Gaurko azken orduko albistea Podemos Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia