Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Esperanza Aguirrek Francisco Correa ezagutzen ez duela esan du epaitegian

Politika

Gürtel auziko epaiketa

Esperanza Aguirrek esan du ez duela Francisco Correa ezagutzen

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/20

Aguirrek lekuko gisa deklaratu du gaur, Gürtel auziko epaiketan, eta adierazi du ez zuela logistika mailako ardurarik Correaren enpresek PPrentzat antolatzen zituen ekitaldietan.

  • Esperanza Aguirrek lekuko gisa deklara du epaitegian. Argazkia: Efe.

    Esperanza Aguirrek lekuko gisa deklara du epaitegian. Argazkia: Efe.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Esperanza Aguirre PPk Madrilgo Udalean duen bozeramaileak gaur esan duenez, ez du Francisco Correa Gürtel sarearen burua ezagutzen eta ez du inoiz berarekin hitz egin. Aguirrek ez omen zekien erkidegoko presidentea zenean bisitatzen zituen ekitaldiak akusatuak antolatzen zituenik.

Aguirrek Gürtel auziaren epaiketan deklaratu du gaur, lekuko gisa, atzo Poliziak Ignacio Gonzalez haren ondoko ohia, 2012an Aguirrek “atzerapauso” bat ematea erabaki zuenean Madrilgo erkidegoko presidentetzat bere ondorengotzat izendatu zuena, atxilotu eta gero.

“Ez nekien nor zen Correa; are gutxiago, enpresarik ba ote zeukan. Inoiz ez dut berarekin hitz egin”, esan du presidente ohiak, fiskalak galdetu dionean ea Gürteleko, Madrilgo eta Espainiako PPrentzat hainbat ekitaldi antolatu zituen taldeko, burua ezagutzen ote zuen.

“Ez nintzen logistika kontuez arduratzen”, esan du Aguirrek, eta erantsi du ez zuela agindurik eman Correaren kontrolpean zeuden enpresa horiekin kontraturik egiteko edo ez egiteko.

Presidentea zenean jasotzen zituen opariei buruz ere galdetu diote Aguirreri, Correaren enpresek emandako balizko dohaintzak izan zitezkeelakoan: “Opariei dagokienez, argi daukat. Baliotsuak direnean, itzuli egiten ditut, eta propaganda, liburuak edo txololateak direnean, kabinetearentzat edo idazkariarentzat izaten dira”, argitu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Madril

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena