Politika -

'Lezo operazioa'

Guardia Zibilak OHL, Indra, Saerco eta PWC enpresen egoitzak miatu ditu

Asteazken honetan Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohia eta beste hamaika pertsona gehiago atxilotu ostean gauzatu du ekintza.

Miaketa baten irudia. EFE
Miaketa baten irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak informazioa eskatu du ustez ‘Lezo Operazioa’rekin zerikusia duten enpresetan, besteak beste, OHLren, Indraren, Saercoren eta PWCren egoitzetan, ikerketa iturriek jakitera eman dutenez. Asteazken honetan Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohia eta beste hamaika pertsona gehiago atxilotu ostean gauzatu du ekintza.

Informazio-eskaerak Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz gauzatu dituzte. 2016ko otsailean, magistratuak Beltran Gutierrez Madrilgo PPko buruzagi ohiaren bulegoa eta etxebizitza miatzea eskatu zuen, alderdia legez kanpo finantzatzen ote zen susmoak zituelako.

OHL eraikitzaileak ohar bat bidali zuen orduan, PPri ordainketarik egin ez ziola esanez. Erabaki hori Guardia Zibilak Javier Lopez Madril kontseilariaren hainbat bulego miatu ostean eman zen, “Punica Operazioa” deituriko fase berri baten baitan, Madrilgo PPren ustezko legez kanpoko finantzaketa batean zentratuta.

Agenteak 9:20an izan dira OHLren egoitza nagusian, eta operazio zuhurra egin dute. Modu berean jokatu dute Indrako bulegoetan, konpainiatik azaldu dutenez. Halaber, “partaidetza mailarik altuena” izan dutela nabarmendu dute.

Saerco enpresari ere informazioa eskatu diote. Aire-nabigazioan espezializatutako konpainia madrildarra da. Ildefonso de Miguelesek sortu zuen, 2004 eta 2009 artean Isabel II Kanalaren buru izan zen, eta ‘Lezo Operazioan’ ikertzen ari dira.

Halaber, Guardia Zibileko agenteek PWC enpresa kontsultariaren  enpresak Madrilgo Erkidegoko Informatika eta Komunikazio Agentziarekin dituen kontratuak eskatu dizkie, bertatik jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur