Politika -

Katalunia

Kataluniako % 3ko komisioen auziko fiskalak aldatu dituzte

Estatuko fiskal nagusiaren aginduz, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Katalunian duen ordezkaritzako fiskalak arduratuko dira CDCk ustez kobratu zituen komisioen auzia ikertzeaz.

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak eman du erabakiaren berri. Argazkia: EiTB.
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak eman du erabakiaren berri. Argazkia: EiTB.
Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak eman du erabakiaren berri. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak Jose Grinda eta Fernando Bermejo aldatu ditu, orain arte El Vendrelleko (Tarragona) 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegian Convergencia Democratica de Catalunya alderdiaren ustezko finantzazio bidegabea ikertzen ari ziren ustelkeriaren aurkako fiskalak. “% 3aren auzia” deitu zaio han-hor-hemen afera horri.

Horien ordez, bulegoa Bartzelonan duten Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren beste bi fiskal jarriko dituzte zeregin horretan: Fernando Maldonado (Caixa Catalunya eta ITV auziak ere badaramatza) eta Teresa Duerto.

Orain arte jasotako informazioen arabera, erabakiaren helburua da ekiditea Grindak eta Bermejok ikerketa honen baitan Fiskaltza Ministerioaren Estatutuaren 27. artikuluari jarraituz haren nagusiaren, Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskalburuaren, erabakien aurka egitea.

Hala ere, Estatuko Fiskaltza Nagusiak ohar ofizial batean jakinarazi duenez , hau da helburua: “Ustelkeriaren aurkako fiskal delegatuek beren lurraldeetako auziak beren gain hartzea, eta fiskaltza berezikoak Madrilgoez arduratzea”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia