Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sanjurjo jeneralari ohore militarrekin lur eman diote, Melillan

Politika

Ekitaldia

Sanjurjo jeneralari ohore militarrekin lur eman diote, Melillan

eitb.eus

2017/04/21

Bertako agintari politiko eta militarrak bertan zirela, zeremonia bat ospatu zuten martxoaren 23an.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jose Sanjurjo jeneral frankistaren gorpuari Melillan eman diote lur gaur jakin denez, martxoaren 23an ospatutako zeremonia apal batean, baina bertako agintari militar eta politikoen parte-hartzearekin. Jeneral bati dagozkion ohore militarrak aitortu zizkioten genozidio delitua leporatzen zaion Sanjurjori.

Iazko azaroan deshobiratu zituzten Sanjurjo jeneralaren gorpuzkiak, Iruñean, Memoria Historikoaren Nafarroako Legea apliatuta, eta senideen esku utzi zituzten. Emilio Mola jenerala eta beste hainbat agintari faxista ere deshobiratu dituzte, legea hori ezarrita.

Siempre P'alante berripaper karlista aipatuz, Diario de Noticias egunkariak zehazten du Juan José Imbroda Melillako presidente eta senataria ere ekitaldian egon zela. Sanjurjo jeneralaren senide eta abokatuek ez dute adierazpenik egin nahi izan.

Sanjurjo (Iruña, 1872 – Estoril, 1936) estatu kolpea ematen saiatu zen 1932, “sanjurjada” deritzona, eta, horren ostean, Portugalen erbesteratu behar izan zuen. Hain zuzen ere Estorilen Burgosera aireratu zen hegazkin batean zihoala istripua izan zuen, eta hil egin zen. 1936ko altxamendu faxistarekin bat egitera zihoan Sanjurjo.

EH Bilduk Cospedalen agerraldia eskatu du

EH Bilduk Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroak Kongresuan agerraldia egitea eskatu du, Jose Sanjurjori “ohoreekin” egindako lur-ematean agintari militarrak parte hartzea “zehaztasunez" azaltzeko.

Koalizioak ohar batean azaldu duenez, alderdi batzuen arabera, haren gorpuzkiak Iruñetik Melillara eraman zituen Defentsa Ministerioko “goi mailako” ordezkaritza batek. Halaber, “martxoaren 23an lurperatu zuten, ohore militar guztiekin”, “agintari militarrak eta zibilak” buru izan zituen ekitaldian, adierazi du, eta ez dakiela haiek finantzatu zuten gaineratu du.

Ondorioz, Mariam Beitialarrangoitia Kongresuan koalizioaren bozeramaileak Defentsa ministroaren premiazko agerraldia eskatu du, “agintari militarren” partaidetza azaldu dezan.

Halaber, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak galdera-multzo bat erregistratu du, lekualdaketa nork agindu zuen, zeinek erabaki zuen eta nortzuk parte hartu zuten jakiteko.

Iñaki Bernal Unidos Podemos koalizioan IEko Nafarroako senatariak ere ekimen batzuk erregistratu ditu Goi Ganberan, Sanjurjo jeneralaren lur-emateari buruz.

Ohar batean, Bernalek esan duenez, zeremonia “agintari militarrek nagusitu dute, besteak beste, Melillako komandante nagusiak eta agintari zibilek, Juan Jose Imbroda PPko senatari eta Melillako Autonomia Erkidegoko presidenteak”.

Ondorioz, Nafarroako senatariak galdera bat aurkeztu du osoko bilkuran, eta “ekitaldian militarren presentzia izanda Memoria Historikoaren Legea betetzen ari ote den” uste duen galdegin dio Defentsa ministroari.

Defentsa Batzordean Defentsa ministroaren agerraldia ere eskatu du, “ekitaldiari buruzko azalpenak emateko, frankismoko biktimak umiliatu direlako bertan, eta apologia egin delako”.

Bitartean, eta piztutako polemikaren ostean, Espainiako Armadak esan du Jose Sanjurjo jeneralaren gorpuzkiak Melillan hobiratu zituztela, ohorerik eta zeremonia militarrik gabe, familiaren zeremonia pribatu batean.

Ohar baten bitartez, Melillako Komandantzia Nagusiak nabarmendu duenez, “ez zen ohore militarrik izan, ez zen ez unitaterik ez piketerik sortu”. “Ekitaldian ez zen ez gidoirik ez turutarik izan”, gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albisteak

Kataluniako atentatuak

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena