Politika -

Gure Esku dago

Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an

Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.

Argazkia: Gure Esku Dago
Argazkia: Gure Esku Dago
GEDk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 herritan egingo du galdeketa

0:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko 50 udalerritan (Araba, Bizkai zein Gipuzkoakoak) eta auzo batean (Zubieta) galdeketak egingo dituzte datorren maiatzaren 7an, eta Gure Esku Dagok adierazi duenez, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den "inoizko galdeketen olaturik handiena" egingo da.

Hartara, Debabarrenako Gure Esku Dagok prentsaurrekoa eman du larunbat honetan, maiatzeko lehen asteburuan Eibarren, Elgoibarren, Mutrikun, Deban, Soraluzen eta Itziarren egingo diren galdeketen xehetasunak emateko. Aldi berean, Lasarte-Oriako dinamikak egun horretako galdeketan parte hartzea sustatzeko kanpainari hasiera eman dio martxa baten bidez.

Azkenik, Andoainen ere agerraldia egin dute 'Andoain esan' dinamika aurkezteko asmoz, "herritarrei hitza ematea ahalbidetzea helburu duen dinamika".

Jakinarazitakoaren arabera, honako udalerri hauetan egingo dira galdeketak: Debabarrena (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze), Durangaldea (Abadiño, Durango, Elorrio, Zornotza), Lasarte-Oria, Usurbil, Lea-Artibai (Aulesti, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar), Legutio, Urkabustaiz, Orozko, Uribe Butroe (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri, Meñaka, Mungia), Uribe Kosta (Barrika, Berango, Fruiz, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz), Urola Kosta (Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia) Zeanuri eta Zubieta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Politika Sopela argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eibar albisteak Elgoibar Mungia albisteak Gure Esku Zarautz berriak Orio argazkiak Lekeitio Durango albisteak Ondarroa albisteak Plentzia argazkiak Lasarte-Oria albisteak Azkoitia Zumaia Usurbil bideoak Deba Gaurko azken orduko albistea