Politika -

Ikerketa

Zaplana ministro ohia, 'Lezo operazio'ko 60 ikertuen artean

Horrez gain, Juan Miguel Villar Mir OHL enpresaren jabea ere ikertzen ari da Eloy Velasco epailea.

Eduardo Zaplanaren artxiboko argazkia
Eduardo Zaplanaren artxiboko argazkia
Eduardo Zaplanaren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailea Eduardo Zaplana Espainiako Gobernuko Lan ministro ohia eta Juan Miguel Villar Mir OHL enpresaren jabea ikertzen ari da, besteak beste, 'Lezo operazioa'ren baitan, Europa Press agentziaren arabera. Guztira 60 pertsona ikertzen ari da.

Joan den asteazkenean, apirilak 19, hasi zuten operazioa, 12 pertsona atxilotuta. Ignacio Gonzalez Madrileko Erkidegoko presidente ohiaz gain, haren anaia (Pablo Gonzalez) eta koinatua (Jose Juan Caballero) atxilotu zituzten.

Ostiralean, Javier Lopez Madrid OHL enpresako kontseilaria ere hartu zuten atxilo. Honako delitu hauek egotzi dizkiete: dirua bidegabe erabiltzea, antolakuntza kriminala, kargudunak erostea, dokumentuak faltsutzea, dirua zuritzea, prebarikazioa eta iruzurra.

Epailea 60 pertsona ikertzen ari da guztira, jabetza-erregistrora bidalitako autoan zehaztu duenez. Pertsona horiei hainbat ondasun enbargatzeko asmoa du.

Honako hauek dira ikertutako pertsonak: Ignacio Gonzalez, Pablo Manuel Gonzalez, Jose Antonio Clemente, Jose Juan Caballero, Edmundo Rodriguez Sobreino, Maria Fernanda Richmond, Adrian Martin Lopez de las Huertas, Diego Fernando Garcia, Sebastian Chistovan, Ignasi Maestre Canovas, Clarisa Guerra Soto, Jose Martinez Nicolas, Francisco Javier Lopez Madrid, Fernando Jose de Cevallos Aguaron, Oriol Serra Ibars, Luis Vicente Moro Diaz, Avelino Alfredo Martinez Herrero, Angel Barona Grande, Patricia Ana Rodriguez Revuelta, Santiago Barreno Sevillano, Jose Javier Soler Gallego, Francisco Javier Dominguez Anaya, Carlos Isidro Bello Vicente, Carlos Turro Hemedes, Sergio Vidal Balaguer, Oscar Sanchez Moyano, Juan Miguel Madoz Echeverria, Jose Miguel Alonso Gomez, Angeles Monje Gutierrez, Ana Maria Paloma Ferreiro Ribir, Jesus Arranz Monje, Maria del Pilar Olivo Valverde, Dimitris Tsalidis, Fernando Sanchez Sanchez, Ibo Kratsmer, Luis Vicente Moro.

Pablo Gonzalez Liberal Ignacio Gonzalezen aita ere zerrendan dago. Halaber, Alberto Perez de la Sal, Eduardo Andres Julio Zaplana, Carmen Pilar Pazos Bajarano, Pino Escudero del Castillo, Maria Teresa de Mingo Azarate, Rocio Bonet Cabero, Leticia Bonet Cabero, Guizo Vicenzini, Manuel Martínez Tellez, Joaquin Molpeceres Sanchez, Maria Lourdes Cabero, Miguel Saiz de la Olla, Ildefonso de Miguel, Jose Manuel Serra Peris, Jaime Antoñanzas de Toledo, Fernando Manuel Serrano Fuentes, Pedro Antonio Martin Martin, Alberto Lopez Viejo, Juan Miguel Villar Mir, Adrian de la Joya Ruiz de Velasco y Jesus Trabada Guijarro ere ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken ordukoa Lezo albisteak