Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Unidos Podemosek Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko du

Politika

Ustelkeria kasuen ondotik

Unidos Podemosek Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko du

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/27

Lezo operazioaren ostean Espainia "salbuespenezko egoeran" dagoela uste du koalizioak, eta "beharrezkoa" dela "PP erakundeetatik ateratzea".

1:52
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Unidos Podemos koalizioak Kongresuan duen taldeak gaur iragarri duenez, Espainiako "egoera instituzional larriaren aurrean" bilera sorta egingo du gainerako taldeekin, eta ondoren, Mariano Rajoy Espainiako presidentearen kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko du.

Podemosen idazkari nagusiak eta IU eta alderdi morearekin batera aurkeztutako gainerako taldeen eledunek agerraldia eskaini dute Kongresuan. Pablo Iglesiasen iritzian, Lezo operazioaren ondotik sortutako egoera "salbuespenezkoa" da, eta "beharrezkoa" da "PP erakundeetatik ateratzea".

"Espainia salbuespen demokratikoaren egoeran dago, administrazio publikoak arpilatzen ari dira, eta instituzioetan bizkarroi baten antzera dabil PP", adierazi du Iglesiasek.

Egoera honen aurrean gainerako taldeekin bilera sorta abiatuko dutela iragarri du Unidos Podemosek, babes bila. Ekimena azken muturrera eramateko prest dagoela nabarmendu du. PSOEk eta Ciudadanosek aurreratu dute ez dutela mozioaren alde egingo, eta "trikimailutzat" eta "zirkutzat" jo dute.

 

 

Kongresuko araudiaren arabera, gutxienez 35 diputatuk —koalizioak 67 ditu— babestu behar dute zentsura-mozioa hura aurkeztu ahal izateko, eta idatzian  Presidentetzarako hautagai bat agertu beharko da.

"PP erakundeetatik ateratzeko erantzukizun etikoa dugu", argudiatu du Podemoseko buruzagiak. Azaldu duenez, ekimena aurkeztu baino lehen Podemosen izena emandako dauden artean galdeketa egingo dute.

Hautagaia? Oraindik izen barik

Pablo Iglesiasek ez du argitu Presidentetzarako hautagaia bera izango ote den. Haren esanetan, izenak eta aurpegiak baino, egoera da garrantzitsuena. "Sistema demokratikoa babesteko urgentziazko neurriak hartu behar dira", adierazi du.

PABLO IGLESIAS RAJOY ZENTSURA MOZIOA EFE

Iglesias, Montero, Domenech eta Gomez-Reino ondoan dituela, agerraldian. EFE

Alberto Garzon IUko buruzagiak eta Xavier Domenech En Comun-Podemeko bozeramaileak bat egin dute Iglesiasek egindako azterketarekin, eta zentsura-mozioa babestuko dutela iragarri dute, "garbiketa demokratikoa" beharrezkoa dela iritzita.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena