Politika -

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Picassoren 'Guernica' Euskal Herrira ekartzea eskatu du Legebiltzarrak

EAJ eta EH Bilduk proposamenaren alde azaldu dira; aldiz, PSE-EE eta PP kontrako iritzia agertu dute, eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin da.

Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.
Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.
Jasone Agirrek (EH Bildu) aurketu du ez legezko proposamena, Legebiltzarrean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak, EAJ eta EH Bildu alderdien aldeko botoekin, Picassoren "Guernica" margolana Euskal Herrira (Gernikara, hain zuzen ere) ekartzeko legez besteko proposamena onartu du gaur, Gernikako Bonbardaketa izan zela 80 urte bete diren egunaren biharamunean. Horrez gain, behin betiko ekarri ezin badaiteke, Bilboko museoren batean aldi baterako ikusgai egon dadila eskatu dute.

PP eta PSE-EEk eskaeraren aurkako boza eman dute. Azken horren Eusko Jaurlaritzan bere bazkide den EAJtik aldendu da, eta margolanaren balizko lekualdatzea txosten teknikoen esku utzi du. Elkarrekin Podemos, bere aldetik, abstenitu egin da.

Gaurkoa ez da Gasteizko Ganberak margolan hori Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duen lehen aldia. 2010ean, Legebiltzarrak "Guernica"ren ezaugarriak azter zitzala eskatu zion orduko Espainiako Gobernuari, margolana aldi baterako Euskal Herrian ikusgai egon izan zedin.

2012an, Donostiako Udalak adierazpen bat onartu zuen San Telmo musean ikusgai egon zedin 2016ko Kultura Hiriburutartasunaren harira.

Oraingo honetan, EH Bilduk aurkeztu eskaria EAJk ere babestu duen legez besteko proposamen baten bidez.

Hartara, Eusko Legebiltzarrak Picassok margotu zuen "Guernica" koadroa Gernikara lekualdatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari eta Kultura Ministerioari. Halaber, Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu zaio, margolan hori Bizkaiko herri horretan ikusgai egon dadin beharrezkoak diren urratsak eman ditzan.

EAJk zuzenketa bat erantsi dio proposamenari, EH Bilduk babestu duena. Horren arabera, Gernikara behin betiko ekarri ezin badaiteke, 2010ean egindako eskaria errepikatu dute, hots, aldi baterako ikusgai egon ahal izatea Bilboko museoren batean.

"Azken lekualdatzea, azken bidaia eskatzen ari gara", nabarmendu du Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak. Bere aburuz, margolana Gernikan egongo balitz, biderkatu egingo litzateke koadroak duen salaketa indarra.

Amaia Betolaza EAJko kideak esan duenez, ez dago gaindi ezin daitekeen erronka teknikorik; aldiz, aztertu eta negoziatu beharreko erabaki politiko bat dela esan du.

Elkarrekin Podemoseko Jon Hernadezen esanetan, Gernika lekua egokia litzateke margola erakusteko, baina baita Madril edo Bartzelona ere. Bere aburuz, garrantzitsuena ez da non, baizik eta nola eta zer, eta alderdi teknikoak aipatu ditu lekualdatze eskarian abstentzioa emateko.

Bere aldetik, Rafaela Romero legebiltzarkide sozialistak baieztatu duenez, PSE-EE ez dago balizko lekualdatze baten kontra, baina nabarmendu duenez, edozein akordio irizpide teknikoetan oinarritu behar da. Aldi berean, koadroa guztion ondarea dela adierazi du, eta "memoria baztertzailerik" ez egiteko eskatu du.

Azkenik, Carmelo Barrio PPko kideak sozialistek erabili duten argudio tekniko bera erabili du, eta EH Bilduri Gernikaren memoria "eskuztatzea, manipulatzea, zikintzea eta gatazkaren ikur bihurtzea" leporatu dio, "bizikidetzaren, bakearen eta anaitzearen ikur bilakatu ordez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Eusko Legebiltzarra bideoak Gernika-Lumo argazkiak EH Bildu PSE-EE Albisteak Gaur Eguneko albisteak