Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Compainsen tortura salaketaren ikerketa berriro abiatzeko agindu dute

Iruñeko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen auzia, baina, helegitea jarri ondoren, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du erabaki hura.

Compains eta Barrenetxea, tortura salatzeko ekitaldi batean. Argazkia: EiTB
Compains eta Barrenetxea, tortura salatzeko ekitaldi batean. Argazkia: EiTB
Compains eta Barrenetxea, tortura salatzeko ekitaldi batean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Compainsen tortura salaketaren ikerketa berriz zabaltzeko agindu dio Madrilgo Konstituzio Auzitegiak Iruñeko Instrukzio Epaitegiari.

Naiz-ek iturri judizialak aipatuz jakitera eman duenez, Iruñeko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin zuen auzia, baina, helegitea jarri ondoren, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du erabaki hura. Ondorioz, esan bezala, ikertu egin beharko dute Compainsek 2010ean jarri zuen tortura salaketa.

Compains 2010ean atxilotu zuten, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Ekineko ustezko kideen kontrako operazio batean. Compains ez zen torturak salatu zituen atxilotu bakarra izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Gaur Albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala Polizia indarkeriaren kasuak