Politika -

Epaia

44 urteko zigorra Aginagalde eta Larretxeari, Uria hiltzea leporatuta

Epaimahaiaren arabera, “Ertzaintzak egindako ikerketaren txostenari jarraiki ez dago zalantzarik ETAren ‘Ezuste’ komandoko kideak izan zirela Inaxio Uria hil zutenak”.

Beñat Aginagalde eta Joanes Larretxea. Artxiboko argazkia: EFE
Beñat Aginagalde eta Joanes Larretxea. Artxiboko argazkia: EFE
Beñat Aginagalde eta Joanes Larretxea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalak 44 urteko kartzela-zigorra ezarri die Beñat Aginagalde eta Joanes Larretxeari, 2008ko abenduaren 3an Inaxio Uria enpresaburua hil izana leporatuta. “EAEn Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko zuen erantzukizunagatik eta zerga iraultzailea ordaindu ez izanagatik” hil zutela esan zuen ETAk.

Epaimahaiaren arabera, “Ertzaintzak egindako ikerketaren txostenari jarraiki ez dago zalantzarik ETAren ‘Ezuste’ komandoko kideak izan zirela Inaxio Uria hil zutenak”.

Arrazoi horregatik, Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak ondorengo delituak leporatzen dizkie akusatuei:  hilketa terrorista (25 urte), legez kanpoko atxiloketa terrorista (12 urte), helburu terroristekin auto bat lapurtzea (4 urte eta erdi) eta helburu terrorista zuten kalteak (2 urte eta erdi). Era berean, Inaxio Uriaren alargunari eta seme-alabei 400.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete Aginagaldek eta Larretxeak.

2008ko abenduaren 3an ‘Ezuste’ komandoko kideak Uriaren enpresaren inguruan, Loiola auzoan (Azpeitia), itxaron zutela frogatutzat eman du epaimahaiak.

Autoan sartu zenean “komando horretako kide batek enpresaburua tiroz hil zuen”, epaimahaiaren arabera. Jarraian, aurretik lapurtutako auto batean egin zuten ihes. Auto horren jabeari eskuak lotu zizkioten, ihes egin ez zezan.

ETAk bere gain hartu zuen Inaxio Uriaren hilketa, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetan zuen erantzukizunagatik eta zerga iraultzailea ordaindu nahi ez izanagatik.

Talde horri bost atentatu egitea leporatu diete, eta Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hiltzea leporatuta Aginagalderi 32 urteko kartzela-zigorra ezarri diote. Manez Carrascok ere parte hartu zuela esan zuen Auzitegi Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika EAE albisteak Delituak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken ordukoa