Politika -

Eusko Legebiltzarra

EAJ, PSE eta PP elkar hartuta, negoziazioa alderdikoia izan dela ukatzeko

EH Bilduk eta Podemos Euskadik PPren "ustelkeria" eta "murrizketak" babestea leporatu diote EAJri, eta Kupoa "behar alderdikoien" arabera negoziatu dutela salatu dute.

Eusko Legebiltzarra, gaur. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra, gaur. Argazkia: Efe
Eusko Legebiltzarra, gaur. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egin dute EH Bilduren eta Podemos Euskadiren ekimen bat Legebiltzarrean atzera botatzeko. Koalizio abertzalearen eta Podemos Euskadiren ekimenak Espainiako Gobernuak Kupoa berritzeko prozesua oztopatzeko jarrera izan duela salatzen zuen, eta finantza tresna horren negoziazioa "behar alderdikoietan" oinarritu dela.

EH Bilduk proposatuta egindako eztabaidan, Legebiltzarreko alderdiek azken orduotan Kupoari buruz plazaratu dituzten argudioak berretsi dituzte.

Hala, EH Bilduk eta Podemos Euskadik Kupoaren inguruko akordioa eta Estatuko Aurrekontuen babesa lotu dituzte, eta horrela PPren "ustelkeria" babesten ari direla leporatu diete jeltzaleei. Gainera, negoziazio horrek agerian utzi omen du EAEk Estatuarekiko duen mendekotasuna.

EAJk, PSE-EEk eta PPk, berriz, akordioa defendatu dute, euskal herritarrentzat emaitza "positiboak" izango dituelako eta bi administrazioen arteko urtetako "desadostasunei" amaiera ematen dielako.

Koalizio abertzalearen eta Podemos Euskadiren ekimenak Espainiako Gobernuak Kupoa berritzeko prozesua oztopatzeko jarrera izan duela salatzen zuen, eta hori "urrun" dagoela bi gobernuen arteko "benetako aldebikotasunetik". Arazo horren aurrean, negoziazioen oinarrian "berdinen arteko" harremana aldarrikatzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak Euskadiko PP Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak