Politika -

Primarioak PSOE-n

Sanchez Diazengandik oso gertu dagoela baieztatu du zenbaketak

Diazek 59.390 sinadura lortu ditu; Sanchezek, 53.117; eta Patxi Lopez urrun geratu da 10.866rekin. Azken horrek errefusatu egin du Sanchezen hautagaitzan sartzea, eta zatiketa galaraztea eskatu du.

Pedro Sanchez, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Diaz, Pedro Sanchez eta Patxi Lopez gaur bertan izendatuko dituze PSOEren idazkari nagusi izateko hautagai ofizialki; izan ere, lehenengoak 59.310 sinadura lortu ditu; bigarrenak, 53.117; eta hirugarrenak, 10.886; hau da, Diazek 6.000 sinadurako aldea besterik ez du lortu Sanchezekiko.

PSOEren Batzorde Kudeatzaileak gaur arratsaldean amaitu du hiru hautagaiek jasotako sinaduren zenbaketa, eta horren ostean Etika eta Berme Batzordea bildu da, ebazpena idazteko.

Hautagaitzek emandako informazioaren arabera, Ferrazek Susana Diazen 4.635 sinadura baliogabetu ditu. Pedro Sanchezen eta Patxi Lopezen kasuan, 4.407 eta 1.052 dira baliogabetutako sinadurak, hurrenez hurren.

Datuak jakin eta berehala, Sanchezen hautagaitzako ordezkariek barkamena eskatzeko esan diote Andaluziako presidenteari, Sanchezen sinaduren egiazkotasuna zalantzan jartzeagatik.

Hala eta guztiz ere, hautagaitzak astelehenean izango dira ofizialak, horixe baita zenbaketako erreklamazioak argitzeko epea.

Lopezek uko egin dio Sanchezen eskaintzari

Patxi Lopezek baieztatu du aurrera jarraituko duela idazkari nagusi izaten saiatzeko prozesuan, eta militanteei babesa eskatu die alderdiaren "zatiketa suizida" saihesteko.

Lopezek prentsaurrekoa eman du eta oso gogor jo du behin eta berriz primarioen prozesua hasi zenetik dauden barne liskarren kontra.

"Ez naiz erretiratuko, ezin baititut bazterrean utzi batasunaren aldeko militanteak", azpimarratu du hautagaiak.

Patxi Lopezek esan du Pedro Sanchezekin hitz egin duela horren eskaintzaren berri izan eta lau ordura, eta azaldu duenez, ez zaio egokia iruditu berekin hitz egin aurretik eskaintza publiko egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Sozialista Patxi Lopez albistak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak