Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gaixo daude presoen aldeko manifestazioa Gasteizen maiatzaren 6an

Politika

Aldarrikapena

Gaixo dauden presoak askatzeko aldarrikapena Gasteizko kaleetatik hedatu da

Agentziak | Erredakzioa

2017/05/06

Sarek salatu egin du bi hilabeteko bizi itxaropena besterik ez izan arte presoak espetxetik ez ateratzeko Espainiako Gobernuaren erabakia.

1:09
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Milaka pertsona manifestatu dira larunbat arratsaldean Gasteizko kaleetatik zehar, larriki gaixo dauden presoak aske gera daitezen eskatzeko, Sare plataformak deituta.

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak manifestazioaren aurretik adierazi duenez, gaurko ekimenaren xedea Espainiako Gobernuak aplikatzen duen espetxe-politika "mendekuzalea" salatzea izan da.

Manifestazioa Iparralde gizarte etxetik abiatu da 'Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera!!!' zioen pankarta baten atzetik, eta Arabako hiriburuko Foru plazan amaitu da. Protestan, besteak beste, EH Bilduko ordezkaritza batek parte hartu du, eta haren buru Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko bozeramailea joan da.

Azkarragak gaitzetsi egin du bi hilabeteko bizi itxaropena besterik ez izan arte presoak espetxetik ez ateratzeko Espainiako Gobernuaren erabakia. Izan ere, Gobernu espainiarraren aburuz, larriki gaixo dauden presoak espetxetik ateratzeko "presoaren heriotza gertatzeko arrazoizko ziurtasuna bi hilabete baino gutxiagokoa" izan behar da.

MANIFESTACION SARE MANIFESTAZIOA GASTEIZ FOTO: SARE

"Gizatasun falta"

Sareko bozeramaileak salatu duenez, jarrera horrek garbi erakusten du Rajoyk zuzentzen duen gobernuaren "gizatasun falta" "presoak bizirik eta etxean nahi ditugu. Epai batek askatasuna ken diezaieke, baina ez bizitza", gaineratu du.

Aldi berean, Azkarragak gogoratu duenaren arabera, gizarte zibila izan zen "ETA armagabetzeko prozesua gidatu zuena"; horrenbestez, sinetsita agertu da euskal gizartea izango dela berriro "benetako bake prozesua" gauzatuko duena. Esan duenez, "aurtengoa izango da gatazkaren adar guztiak konponduko diren urtea", eta horien artean kokatu du presoen egoera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena