Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresuko gehiengoa, gaixotasun larridun presoei buruzko mozioaren aurka

Ostegunean bozkatuko dute, baina ERCk, EAJk eta Podemosek soilik babestuko dute EH Bilduren ekimena, "mendekua" barik "gizatasuna" bultzatzen duena.

Kongresuak atzera bota du preso gaixoak kaleratzeko EH Bilduren mozioa

1:17

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Diputatuen Kongresuan bizi itxaropen laburra duten presoak libre gera daitezen. Mozioa ostegunean bozkatuko dute, baina litekeena da aurrera ez egitea; izan ere, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek dagoeneko iragarri dute kontra bozkatuko dutela.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatuak defendatu du mozioa, eta "gizatasuna" barik "mendekua" bultzatzea leporatu dio Espainiako Gobernuari, aste gutxi batzuk geratzen zaizkien presoak soilik askatzen dituelako.

Leopoldo Barredak (PP) esan du koalizio abertzalearen mozioaren atzean beste interes batzuk daudela, ETAko presoei mesede egitea hain zuzen, eta ETAko presoen gaixotasunen berri ematea baina jasotzen duten tratamendua "ezkutatzea" egotzi dio.

Pedro Muñoz Gonzalez diputatu sozialistaren esanetan, PSOEk ez du bozkatuko Kongresuan "Kartzela Zaintzako epaileak zer egin behar duen", eta, hori dela eta, mozioaren kontrako botoa emango duela iragarri du.

Mikel Legarda EAJko diputatuak azaldu duenez, beharrezkoa da gaixotasun terminalak dituztenek azken egunak "ahal den egoera onenean" igarotzea, hori delako "gizartearen handitasuna". Era berean, ETAren desagerpen ordenatuaren baitan kokatu du neurria.

Bestalde, "presoei dagozkien eskubideak goitik behera errespetatzeko" eskatu dio ERCko Ester Capellak Espainiako Gobernuari. Nagua Alba Podemosekoak, berriz, bakarrik, agurtzeko aukerarik gabe, hil ziren 59 preso aipatu ditu. "Ez du gizatasunik eta ez da legezkoa", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Presoak EH Bildu Nafarroa Albisteak