Politika -

ETA-ren desarmea

'Bakearen artisauek' mobilizazioa antolatuko dute Parisen

Bitartekari horiek asteartean aurkeztuko dute ekimena Luhuson (Lapurdi).

'Bakearen artisauak' armagabetzearen ekitaldietan. Argazkia: Efe
'Bakearen artisauak' armagabetzearen ekitaldietan. Argazkia: Efe
'Bakearen artisauak' armagabetzearen ekitaldietan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Bakearen artisauek', iragan apirilaren 8an ETAren armagabetzea erraztu zuten herritarrek, mobilizazioa antolatuko dute Parisen.

ETAk armak entregatu zituela hilabete baino gehiago igaro den honetan, bitartekari horiek ekimen berri bat aurkeztuko dute datorren astean, asteartean 11:00etan, Luhuson (Lapurdi). Asmoa mobilizazioak Parisera eramatea da.

'Bakearen artisauek' lehenago ere esan dute desarmearekin ez dela bakea lortzen, eta oraindik "bake osoa, justua eta atzeraezina" behar duela Euskal Herriak.

Hori dela eta, harremanetan jarraitu dute hainbat eragilerekin bake prozesuarekin lotutako gaiak jorratzeko; biktimak, presoak eta adiskidetzea tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea bideoak Zer gertatu da Parisen? Frantzia berriak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea Adiskidetzea Euskadin