Politika -

Erasoa

Gure Esku Dagoren Usurbilgo egoitzan zegoen pankarta bati su eman diote

Joan zen maiatzaren 7an Usurbilen herri-galdeketa egin zen, eta pankarta horrek bertan izandako emaitzak jasotzen zituen.

Gure Esku Dagoren Usurbilgo egoitzaren kanpoaldea. Argazkia: Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren Usurbilgo egoitzaren kanpoaldea. Argazkia: Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren Usurbilgo egoitzaren kanpoaldea. Argazkia: Gure Esku Dago

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Usurbilgo Herritzartu elkarteak eta Gure Esku Dagok salatu dutenez, gaur goizaldean elkarte horren egoitzaren kanpoaldean jarrita zegoen pankartari su eman diote.

Joan zen maiatzaren 7an Usurbilen, Euskal Herriko beste 51 udalerritan bezala, herri-galdeketa egin zen, eta pankarta horrek bertan izandako emaitzak jasotzen zituen.

Elkartetik ohar baten bidez adierazi dutenaren arabera, pankartak "aste osoa eman du" egoitzaren kanpoaldean, eta, itxura denez, gaur goizaldeko ordu biak aldera su eman eta erre egin dute. Egoitza alboko taberna batean zeuden herritarrek garrak ikusi eta itzali egin dute.

Gertatutakoaren aurrean, salaketa jarriko dutela iragarri dute Herritzartuko kideek, nahiz eta erasoaren egilea nor izan daitekeen ez dakiten: "Ez dakigu nor edo nortzuk izan diren ezta zer asmorekin egin duten". Alabaina, uste dute galdeketaren aurka egindako erasoa izan bada, "oso larria" dela azpimarratu dute, "eraso horrek demokraziaren aurka egiten baitu zuzenean".

Dena dela, lanean jarraituko dutela ziurtatu dute: "Igandean 1.848 usurbildarrek hartu genuen hitza, % 38,36k. Erabakitze eskubidea nahi dugula eta praktikara eraman nahi dugula adierazi genuen ozenki. Hori ezin da egun batetik bestera isilarazi. Eta gutxiago modu hauen bidez".

GURE ESKU DAGO USURBIL ERRETAKO KARTELA ARGAZKIA: GURE ESKU DAGO

Egoitzaren kanpoan eskegia zegoen pankarta. Argazkia: Gure Esku Dago

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Suteak argazkiak Gure Esku giza katea Usurbil bideoak Eguneko albisteak